42.812526, -1.6457745
Iritziak
Iruñeko herritarrak gara eta Osasunbideatik "PADI, Programa de…
- Saioa hasi edo izena eman komentarioak eransteko
2014ko abenduan Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren…
2014ko abenduan Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren informazioa jaso nuen (PADI izeneko programa). Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailetik bidali zidaten informazioa erdara hutsean jaso nuen. Familia euskalduna garenez, kexatu eta haginlarien zerrendatik nortzuk ziren euskaldunak ere galdetu nuen, zerbitzua euskaraz jasotzeko.
Araudiari jarraikiz, eremu mistoan informazioa gazteleraz soilik bidaltzen dutela erantzun zidan Joaquin Artazkoz PADI programako koordinatzaileak. Nire nahia kontuan hartuta, nire alabari dagokion informazioa elebidun bidaliko zidala gehitu zidan eta hau erantsi zuen: "Beste seme-alabarik edukiz gero, hasieran erdera hutsean bidaliko didatela eta, eskatuz gero, ondoren elebidun".
Bestetik, haginlarien artean zein den euskaldun ez dakitela erantzun zidan. Zein arauditan oinarritzen zen galdetu nion gero. Erantzuna: Euskararen erabilera arautzeko Dekretua eremu mistoan aplikatzeko 2001eko urtarrilaren 8ko Plana. Plan hori epaileek baliogabetu zutenez -hori nik jakinarazi ondoren-, 29/2003 Foru Dekretua aipatu zidan, horrela jokatzeko argudio gisa.
PADIren gainean beste informazio bat bidali zidaten, haginlari bat gehiago zerrendan sartzeko izan zen. Hitzari uko eginez, berriz ere erdara hutsean bidali zidan. Nire protesta adierazi nahi dut hurrengo arrazoiengatik:
- Hasierako informazioa erdara hutsean bidaltzeagatik. Nik uste dut informazioa euskaraz jasotzeko eskatzen ibili beharrik ez dudala.
- Euskaraz bidaltzeko eskatuta ere, hurrengo informazioa erdara hutsean bidali zidatelako.
- Horrelako kexa egin arren, bigarren seme edo alaba bat izanez gero orduan ere hasieran informazioa erdara hutsean bidaliko dutelako.
- Haginlarien zerrendan, haginlari euskaldunen zerrenda agertzen ez delako. Horrela zerbitzua euskaraz jasotzeko beste oztopo bat gehitzen baita.
- Epaileek baliogabetutako Plana aplikatzen ari direlako praktikan, 29/2003 Foru Dekretuaren irakurketa okerra eginda.
- Saioa hasi edo izena eman komentarioak eransteko
- Saioa hasi edo izena eman komentarioak eransteko
Iruñeko herritarrak gara eta Osasunbideatik "PADI, Programa de Atención Dental Infantil" izeneko informazioa jaso dugu. Ez dago euskaraz idatzia; gaztelania hutsean baino ez dago.