Osakidetza - DONOSTIALDEA ESI - ZUZENDARI GERENTEA

43.2920642, -1.972017

Balorazioa

9 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.

Arloa
Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
20014
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

Uztailaren 22an goizeko 10:00 ak aldera ikusmenaren eremua neurtzeko proba egitera joan nintzen Donostia Ospitalera. Bertako teknikariak, jaiotza data eskatzerakoan gazteleraz egin zidan eta nik berari pare bat aldiz euskaraz erantzun nion. Ulertu ez zidanez, gazteleraz erantzun behar izan nion. Eman zizkidan gainontzeko azalpenetan ere erdaraz egin zidan.

behatokia

Ar, 07/22/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetza Donostialdea ESIko Pertsonal Sailetik Segurtasun Batzordearen inguruko komunikazioa erdara hutsez igorri zaigu langileon ordezkarioi.

behatokia

Or, 01/23/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Haurdunaldian izandako arazoengatik lau aldiz jo behar izan dut Donostia Ospitaleko ginekologiako larrialdietara. Behin bakarrik hartu naute medikuek euskaraz, beste hiru kasuetan gaztelera hutsez.

behatokia

Al, 11/23/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gaur familia medikuarekin hitzordua izan dut. Pasa den urrian jubilatu zen gurea, euskalduna, eta gaur izan dut berriarekin egoteko lehen aukera. Sartu bezain pronto, agurra gaztelaniaz egin dit, eta baita hurrengo esaldia ere. Ni euskaraz hasi natzaio eta segidan geratu nau, euskaraz ez dakiela esanez, eta gaztelaniaz egiteko eskatuz. Gogorarazi diot mediku euskalduna nuela eta zerbitzua euskaraz nahi dudala. Esan dit nahi badut eskatuko diola lankideren bati euskaraz atenditzeko. Harreman gaztelaniaz jarraitzea erabaki dut zenbait gauza argitzearren. Nire fitxan “e” adierazlea jartzen ote duen begiratzeko eskatu diot. Ezetz esan dit. Orduan nire hizkuntza hautua zein den begiratzeko eskatu diot eta halakorik ez dagoela erantzun dit. Pazientearen fitxan horretarako atal bat egon behar duela esan diot eta aurkitu du. Gaztelania ageri zela esan dit. Harritu nauen arren, eskatu diot 'euskara' jartzeko. Orduan, berak, ezetz, berak ezin duela hori egin. Sutan, baina 'edukazio' handiz, gogorarazi diot Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren jarraibidea ezagutzen dudala, eta berari dagokiola aldaketa egitea, areago, hasieratik galdetzea dagokiola. Bere erantzuna 'ya (klik) hecho'. Orduan, nire kasua azaltzen hasteko eskatu dit, baina eten egin diot, bere jarrera deitoratuz. Esan diot gaizki jokatu duela, nik informazioa banuelako eta eskatu, exijitu eta insistitu diodalako aldatu duela nire hizkuntza hautua, baina beste edozein herritarri berak eskaini behar diola aukera, eta ez diola aukera oztopatu behar. Mutu geratu da. Opari, bisita medikuaren ziurtagiria gaztelaniazko atalean sinatu dit.

behatokia

Or, 12/18/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Larrialdietan mediku euskaldunak artatu ondoren txostena erdara hutsean eman didate. Euskaraz eskatu dut eta medikuak erantzun dit galarazia dutela euskaraz egitea medikua erdaldunek uler dezaten.

behatokia

La, 12/26/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Preoperatorio batera joan naiz gaur eta 5 pertsonetatik 2k bakarrik erantzun didate euskara zuzenean. Beste hiruretako baten jarrera txalotzekoa izan da, nahiz ta euskaraz ongi ez hitz egin gogotsu saiatu delako, baina 5etatik 2k bakarrik ondo jakitea ez da onargarria zerbitzu publiko batean

behatokia

Al, 12/28/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Donostiako Antigua auzoko anbulatorioan 4 pediatra daude, 3 goizez eta 1 arratsaldez. Goizez ari direnak euskaldunak dira baina arratsaldekoa ez. Nik arratsaldeko ordutegia dut eskatua, baina pediatra euskalduna nahi dut nire semeak ez baitaki gaztelaniaz. Eskaera formala aurkeztu eta goizeko ordutegira pasatzeko proposatu didate. Ez zaidala konponbide egokia iruditzen jakinarazi diet, zerbitzua goizez bezala arratsaldez euskaraz jasotzeko eskubidea dudala. Orduan euskaraz artatua izan nahi badut beste anbulatorio batera joateko aukera eskaini didate. Zergatik joan behar dut nire auzotik kanpora euskaraz artatua izateko? Ezin dira anbulatorioko pediatren ordutegiak goizez eta arratsaldez zerbitzua euskaraz emateko antolatu? 4 pediatratik 3 euskaldunak izanda ez dut ikusten non dagoen arazoa.

behatokia

Ar, 03/15/2016 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzako Donostialdea ESIko langileei emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzen dituzten profesionalentzako prestakuntza-programa bati buruzko mezua heldu zaigu. Sarrera ele bietan zegoen, baina gainontzeko guztia gaztelania hutsean.

behatokia

Al, 01/25/2016 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzako Donostialdea ESIko langileei mezu elektroniko bidez helarazi diguten "Ziurtasunean oinarritutako medikuntza" izenburuko ikastaroari buruzko informazio gehientsuena gaztelaniaz dago. Izenburua eta daturen bat gehiago ele bietan dago, baina gainontzekoa gaztelania hutsean.

behatokia

Al, 01/25/2016 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

Ertzantza

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea Igerobi bidea · 20180 · Oiartzun
Balorazioa

Bedaio

Posta-e. helbidea bedaio@guyhf.com
Webgunea http://bedaio.eus
Telefonoa 124567889
Helbidea Kale bakarra 1 · 12345 · Nedaio
Balorazioa

Korosti kafeak

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea Kale nagusia 20 · · Legazpi
Balorazioa

Idoia oinetakoak

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 943253099
Helbidea Nagusia 13 · 20230 · Legazpi
Balorazioa

Idoia oinetakoak

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 943253099
Helbidea Nagusia 13 · 20230 · Legazpi
Balorazioa

Ogiberri Kale Nagusia

Posta-e. helbidea legazpinagusia@gmail.com
Webgunea https://www.facebook.com/legazpinagusia
Telefonoa 943037993
Helbidea Kale Nagusia 12 Bis · 20230 · Legazpi
Balorazioa