Zozketa: Kontatu baduzuzaleoi zer ematen dizun euskaraz kontsumitzeak


Gabon guztioi!

Proposamen bat egin nahi dizuegu baduzuzale guztioi. Zuen esperientziak ezagutzea gustatuko litzaiguke. Foro honetan, euskaraz kontsumitzeak zein balio duen zuretzat kontatzea nahi genuke. Zer sentitzen duzu komertzio batean, espero ez duzunean euskaraz egiten dizutenean? Zer balore du zuretzat zerbitzua euskaraz jaso ahal izateak, edo ez? Esperientziaren bat kontatu nahi diguzu, bada, aurrera.

Zuen parte hartzea eskertzeko, zozketa egingo dugu, hemen mezuren bat idazten duzuen guztion artean. Euskaraz bizi nahi dut produktu sorta (motxila, libreta eta giltzatakoa) zozketatuko dugu mezuren bat idazten duzuenon artean (zenbaki bat erabiltzaile bakoitzeko). Otsailaren 15a izango da azken eguna eta zozketa 16an egingo dugu. Animatu eta parte hartu!

Administratzailea

Al, 02/05/2018 - 22:12

Argitaratua

Xamurtasuna sentitzen dut euskaraz erantzuten didatenean: gertutasuna, errespetua, poza, lasaitasuna, horiek guztiak bildurik.


idoialu

Al, 02/05/2018 - 23:09

Etxean nagoela sentitzen dut, gure territorio libre bakarrean, euskararen herrian egin dudala erosketa hori. Azkena, Bilboko Berastegi kaleko farmazian. Ezustean euskaraz bizitzen segitzen uzten dizun unetxo horietako bat, erdararen makulurik gabeko pauso atsegina.


enazjosebarandi

Ar, 02/06/2018 - 07:51

Argazkia


Administratzailea

Ar, 02/13/2018 - 12:49

Kaixo lagunok! Ostiralean zozketatuko dugun sortaren argazkia duzue hau. Etxean egotea, xamurtasuna... eragiten die, besteak beste, @enaizjosebabarandi-ri eta @idoialu-ri kontsumo harremanak euskaraz egin ahal izatea. Animatu eta kontatu zuen esperientzia. Gogoratu parte hartzaileen artean erakutsi dizuegun Euskaraz Bizi Nahi Dut sorta zozkatuko dugula. @erabiltzaile_guztiak


Administratzailea

Ar, 02/13/2018 - 12:54


zapa

Ar, 02/13/2018 - 13:01

Egia da, denda edo taberna batean sartzerakoan, inguruneak hainbat pista ematen dizula, eta batzutan horren baitan gazteleraz hasten dugula gure lehen harremana. Eta badirudi nire gaztelerak ere pista ugari ematen dituela, zeren... Bilboko denda batean, ni gazteleraz hasi eta dendaria berriz euskaraz erantzun zidan... nire euskal "azentoa edo tokea" hainbesterainokoa izango ote al da?. Esperientzi horretatik bi ondorio atera nitun: 1) Ah zer nolako sorpresa atsegina Bilboko denda batean, ingurune ez euskaldun batean, bertako dendariak euskaraz artatzea. Nire aurpegia, begirada, eta irribarrea dena esaten omen zuen... eskerrik asko zuri, dendari zoragarri horri!!! 2) Bigarren ondorioa, batzuetan ingurunean jasotako pistak ez dira baliokoak, eta engainatzen gaituzte, beraz badaezpada ere... beti, beti.. irizpide hau jarraitu: Lehen HItza beti Euskaraz... gero gerokoak!. Eragin dezagun... Erosi dezagun euskaraz!


zapa

Ar, 02/13/2018 - 13:09

Nire herrian badakit non erosi dezakedan euskaraz eta non ez, bainan kanpora noan bakoitzean, adibidez Donostiara, edo inguruko zentro handi batera, saltzailearekin euskaraz aritzeak, konfidantza ematen dit, gertutasuna, eta nire herrian erosiko banu bezala irudikatzen det momentu hori. Kaixo batekin hasi, azalpenak gure herriko hizkuntzan eskaini eta milesker batekin amaitzea ez da berdina, gertutasuna eta konfidantza adierazten didate, pozik irteten naiz dendatik... erositakoa funzionatzen duen edo ez zalantzan jarri gabe... Euskaraz funtziona!


txotxenea

Ar, 02/13/2018 - 16:41

Kaixo denoi! Badugu irabazlea! Euskaraz bizi nahi dut produktu sorta @enaizjosebabarandi-rentzat izango da. Zorionak! Mila esker parte hartu duzuenoi. Jarraitu euskaraz kontsumitzen eta zuen esperientziak hemen partekatzen @erabiltzaile_guztiak


Administratzailea

Or, 02/16/2018 - 13:47