Parte-hartze arauak


Foro honek egoki funtziona dezan, hauek dira parte-hartze arauak. Erabiltzaile guztiek onartu behar dituztenak:

  • Foro honen helburua euskaraz kontsumitu nahi duten herritarrei zuzendutakoa da eta zehatzago, Baduzu aplikazioaren erabiltzaileentzat.
  • Horregatik, bertan gai horri lotutako sarrerek bakarrik izango dute lekua.
  • Ez da publizitate-mezurik onartuko Baduzuren foro honetan.
  • Hori gertatzen ez denean, alegia, erabiltzaileren batek modu desegokian erabiltzen duenean (hemen lekurik ez duten gaiak erabiliz), Administratzaileak eskubidea izango du ekarpen hori ezabatzeko.
  • Euskara izango da Baduzuren foro honetan erabiliko den hizkuntza bakarra.
  • Elkarren arteko iritzi trukaketak sustatu nahi ditugu, baina beti ondoan dagoena errespetuz tratatuz.
  • Administratzaileak baloratuko balu parte hartzaileren bat modu desegokian, iraingarrian… zuzendu zaiola beste bati, eskubidea du hori salatu eta parte hartzaile hori blokeatzeko.

Administratzailea

Og, 06/15/2017 - 11:03

Argitaratua