NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUN DEPARTAMENTUA - IDAZKARITZA TEKNIKOA

42.8128431, -1.6459623

Balorazioa

10 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
31002
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

Ikastaro bat egin dut berriki Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatuta eta erdara hutsean jaso dut ikastaroa egin izana ziurtatzeko Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailetik bidali duten agiria.

behatokia

Al, 04/29/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eritasunen bat duten pertsonak garraiatzen ibiltzen den Gurutze Gorriko eta Nafarroako Gobernuko autobus txikia ikusi nuen irailaren 12an Arbizun. Bada, gaztelania hutsean ditu errotulu, logo eta irudi guztiak.

behatokia

Og, 09/12/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Etxarri Aranazko osasun etxean erretzeari uzteko laguntza eskaintzen duen kartela gaztelania hutsean ageri da.

behatokia

Og, 11/14/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osasunbideari jakinarazi nion osasun etxetik niri eta nire seme-alabei bidaltzen dizkiguten jakinarazpenak euskaraz jaso nahi nituela. Lehen Arretako Zuzendaritzatik erantzun didate jakinarazpen idatziak ele bitan egon daitezkeela (informazio orokorra, informazio kanpainak, etab.) baina norberaren informazio klinikoa (txostenak, hitzorduak, azterketak) gaztelaniaz ematen direla, isilpeko informazioa delako eta, hortaz, ezin direlako itzultzera bidali.

behatokia

Or, 11/29/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Ostalaritzako establezimendua dut Lesakan. Nafarroako Gobernuak ale bereizietan argitaratzen ditu (euskaraz eta gaztelaniaz) 18 urtetik behitikoei tabakoa saltzea debekatuta dagoela jakinarazteko eranskailuak, bai eta erretzea norberaren osasunarentzat eta ingurukoentzat oso kaltegarria dela jakinarazten duena eta tabako makinan jarri behar dena, eta erretzea debekatuta dagoela dioena. Nik euskaraz jarri nituen oharrak. Otsailean Guardia Zibilak salaketa jarri zidan aipatu oharrak euskaraz besterik ez zeudelako. Orain Osasun Zuzendariaren jakinarazpena jaso dut, adieraziz zehapen espedientea abiatu dutela eta isuna ordaindu beharko dudala 28/2005 Legea ez betetzeagatik. Nafarroako Gobernuak ez ditu ordea oharrok ele biko bertsioan eskaintzen.

behatokia

Og, 08/21/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Jakin dut interneten bidez hitzordua lotzen ahal dela medikuarekin eta saiatu naiz egiten, baina euskaraz ez dago prozesua bideratzerik. Navarra.es orriaren azalean "Osasun zentroak hitzordua" banner edo botoia agertzen den arren, hari sakatuta, gaztelaniazko atalera eramaten zaitu.

behatokia

Og, 09/25/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Vianako printzea osasun-zentroan, Onkologiako eraikinaren parean dagoen sarreran, “Prohibido fumar” dioen pegatina dago itsatsia atean. Ez dago euskaraz idatzitakorik. “Gobierno de Navarra” ageri da beheitiko aldean.

behatokia

Az, 03/11/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osasun-etxean hitzordua hartzeko Nafarroako Gobernuak sortua duen web orrialdera jo dut. Ezin izan dut izapidea osorik euskaraz burutu; hasierako orriak ez du euskarazko bertsiorik (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3345/Cita-previa-en-el-ce…) eta “Tramitar” botoian sakatutakoan agertzen den orria euskaraz jartzeko aukera dagoela dirudien arren, “Euskara”n sakatutakoan orria ezin dela aurkitu dioen pantaila agertzen da, ingelesez. Hurrengo urratsean ere gauza bera pasatzen da.

behatokia

Og, 09/17/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Sare publikoan abortatzea ahalbidetuko duen dekretuaren zirriborroa aurkeztu du Osasun Departametuak. Horren berri jasotzen du Nafarroako Gobernu Irekia-ren webguneak, http://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos-de-particip…. Informazioa ez dago euskaraz; ez fitxa ez Foru Dekretuaren zirriborroa ere.

behatokia

Az, 10/28/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Nafarroako Gobernuak duen herritarren parte hartzerako Gobernu irekiko webgunean euskarazko bertsioan dokumentazioa ez dago euskaraz. Abortuaren inguruko dekretuak jakin-min handia eta inpaktu handia du herritarrengan, eta horrelako dokumentazioa euskaraz egotea garrantzitsua deritzot.

behatokia

Og, 11/05/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

Bedaio

Posta-e. helbidea bedaio@guyhf.com
Webgunea http://bedaio.eus
Telefonoa 124567889
Helbidea Kale bakarra 1 · 12345 · Nedaio
Balorazioa

Lautadako Turismo Zerbitzua

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea http://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945302931
Helbidea Kale Nagusia, 7 · 01200 · Agurain
Balorazioa

Dulantziko Kultur Etxea

Posta-e. helbidea casacultura@alegria-dulantzi.net
Webgunea http://www.alegria-dulantzi.eus/es/ficha-98-CASA_DE_CULTURA_Micaela_Portilla.html
Telefonoa 945 420 830
Helbidea Herriko enparantza, 2 · 01240 · Alegria-Dulantzi
Balorazioa

ARRAZPI BERRI Kiroldegia Araia

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 945304888
Helbidea Ilarduibide, 2 · 01250 · Araia
Balorazioa

ARAIAKO LIBURUTEGIA

Posta-e. helbidea aasparrena.biblioteca@ayto.araba.eus
Webgunea
Telefonoa 945314642
Helbidea Ilarduibide, 6 behea · 01250 · Araia
Balorazioa

LAUTADAKO Kuadrila

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea https://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945 301 200
Helbidea Langarikara bidea plaza, 4 · 01200 · Agurain
Balorazioa