KUTXABANK Lehendakaria Gregorio Villalabeitia

43.2626001, -2.9323799

Balorazioa

26 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
48009
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

KUTXABANK-ek Donostiako Prim kalean ireki duen aseguru-bulegoan urtarrilean jarritako publizitate osoa, kristaletan eta abarretan jarrita zegoena, gaztelania hutsean zegoen.

behatokia

Ar, 01/29/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gaur otsailaren 20an eta herenegun otsailaren 18an, ezin izan dut Kutxabank-ekin euskaraz egin. Bietan erantzun didate euskaldunik ez dagoela. Gaur, adibidez, transferentzia bat egin behar izan dut Kutxabank-eko "zerbitzu"-aren bidez eta arazo bat izan dut. Deitu dut laguntza zerbitzura (94 4017907) eta haien erantzuna euzkaraz hitz egin dudanean, hau izan da: Hábleme en español. Ondoren, arduradun batekin hitz egitea eskatu dut, eta arduradunik ez zegoela erantzun didate gaztelaniaz.

behatokia

Az, 02/20/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxara (orain Kutxabank) joan naiz dirua ateratzera. Kutxazaineko pantaila guztiak GAZTELANIA hutsez azaldu zaizkit. Ez dut ikusi hizkuntza aldatzeko aukerarik. Orain dela urte asko aukeratu nuen EUSKARA Kutxako kutxazaineko eragiketak egiteko eta orain arte ez dut arazorik izan alde horretatik. Gaur arte.

behatokia

Ar, 03/19/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Dirua sartu eta ateratzeko Kutxako makinan, libreta eguneratu eta diru sarrera bat egitera joan nintzen, martxoaren hirugarren astean Arrasateko Garibai kaleko bulegora. Makina gazteleraz zegoen, soilik, aurretiaz (urteak dela) hizkuntza hautapena euskara izatea nahi buela argi adierazi arren. Bulegoko langileari azalpena eskatu nion. Haren Kutxabankeko bategitea dela-eta konfigurazioa aldatu zutela, BBKko eredua jarraituko zutela makinek aurrerantzean eta jabetzen zela nik eginiko hizkuntza hautapena ez zela bete / errespetatzen, baina mesedez, egin nezala aldaketa. Nik, nire zeregina hori ez zela adierazi nion, Kutxabank izan behar duela bezeroek jada egina genuen hikzuntza hautapena errespetatu eta beteko duena.

behatokia

Az, 03/20/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

OEEk internetetik eta txartelaren bidez urtero antolatzen duen Biltzarrean izena emateko sistema Kutxabankekin kontratatu du baina mezuak erdaraz bidaltzen ditu, baita prozesu zati bat ere

behatokia

Az, 04/10/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxen bategitearen ondoren askotan deitu behar izaten dugu zalantzak argitzeko Kutxabankeko web orriaren bezeroentzako arretarako telefono zenbakira (94 401 79 07), eta askotan erdaraz erantzuten dute. Euskaraz hitz egin nahi baduzu beste norbaiten bila hasi behar dute eta luze egon behar izaten da zain norbaitek euskaraz kasu egin arte. Azkeneko aldian 4 minutu pasa izan ziren. Kutxa KUTXA zenean, euskaraz erantzun eta artatzen gintuzten.

behatokia

Al, 05/06/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

BBKn errenta aitorpena egiteko gogoratzeko mezua erdara hutsean hartu dut. Nik euskaraz deitu nuen, euskaraz atenditzea nahi nuelako.

behatokia

Al, 05/13/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxen bategitearekin KUTXAren kutxazain automatikoetako sistema aldatu egin dute. Lehen, hizkuntza aukeratzeko pantaila zen bistaratzen zen lehena. Orain 3. pantailaraino ez dago hizkuntza aukeratzerik.

behatokia

Or, 05/10/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Maiatzaren 28an Kutxabank-ek Irungo San Migel auzoan duen sukurtsalera joan nintzen goizeko 9ak aldera. Leihatilan bezeroei zerbitzu emateko hiru langile zeuden, erdaldunak hirurak. Langileetako batek arreta euskaraz nahi nuen galdetu zidan txanda egokitu zitzaidanean (28.zkia) eta baietz esatean beste langile baten bila joan zen. 15 minutu pasata (kontadoreak 48. zkia markatzen zuenean) iritsi zen langile euskalduna.

behatokia

Ar, 05/28/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxarekin nituen harreman guztiak euskaraz ziren Kutxabank sortu zuten arte. Orduan dena gaztelerara pasa zidaten, kutxazaina, interneteko web gunea eta posta. Gaur egun ditudan inbertsio fondo batzuen informazioa ere gaztelera hutsean jaso dut. Arreta Tlf. zenbakira deituta gazteleraz erantzun didate. Euskaraz artatzea eskatu dut, eta pertsona euskalduna jarri da baina konpontzeko buelgora joan behar dudala esan didate.

behatokia

Ar, 06/11/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

KUTXA Bankuak, Irungo San Miguel auzoan daukan bulegoan dauden bezeroei atenditzeko pertsonak, ez dakite euskaraz. Katalanak omen dira.

behatokia

Or, 06/07/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxabank S.A. banketxearen Arabako bulegoetako (Vital Kutxa) kanpoaldean erdara hutsean dituzte kartel bi: (1) bideozaintzaz oharrarazten dutenak: "zona videovigilada" goiburua eta datuen babeserako legediaren aipuak]; eta (2) bestelako segurtasun-neurriak aitatzen dituena: "Establecimiento dotado con: medidas de seguridad; grabación de imágenes; mecanismos de apertura retardada. Sin dinero efectivo".

behatokia

Ar, 08/20/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxabank-ek Gasteizko
Herrandarren kalean duen bulegoan bideozaintza eta segurtasun sistemez oharrarazteko kartelez gainera, badago beste ohar bat erdara hutsean. Izan ere, bulego hori egunotan zarratuta dago, abuztuko oporren kari, eta ondokoa dioen kartela ipini dute: "ESTA OFICINA PERMANECERÁ CERRADA DEL 6 AL 30 DE AGOSTO / DISCULPEN LAS MOLESTIAS / OFICINAS CERCANAS ABIERTAS: 3132-FRANCIA; 3124-PLAZA BILBAO / [zigilua:] Kutxabank 3126-Los Herrán"

behatokia

Og, 08/22/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxabankeko 901 335566 telefonora deitu dut 11:40etan Visako gai bat argitzeko. Robota hasi zait hizketan gaztelaniaz eta gero euskaraz agurtuz. Nik erantzunak euskaraz emanik ere gaztelaniaz jarraitu du denbora osoan. Bakarrik langilearekin hizketan hasi aurretik hasi da euskaraz (azken ahots mezua). Ulertzen dut robota eta zerbitzua gaizki dabilela eta konpontzea nahi dut niri eta beste euskaldunei zerbitzua behar bezala emateko.

behatokia

Or, 09/20/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxabank-ek Irungo San Migel auzoan duen bulegoan izan naiz. Jendeari informazioa ematen eta zerbitzua bideratzen ari zen pertsona erdalduna zen.

behatokia

Or, 09/13/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxabank-ek Irungo Colon pasealekuan duen bulegoan izan naiz. Arreta egin didan langilea ez zen euskalduna.

behatokia

Or, 09/20/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxabank-ek Irungo Colon pasealekuan duen bulegoan bezeroen eskura zeuden esku-orriak erdaraz zeuden.

behatokia

Or, 09/20/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Vitalalquilerrek (Kutxabank) erdara hutsean argitaratzen ditu iragarkiak prentsan.

behatokia

Og, 10/24/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Vitalquilerren (Kutxabank) webguneak ez du euskarazko bertsiorik: http://www.alquilerenvitoria.com

behatokia

Og, 10/24/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Zozketa batean irabazitako sarreren bila joan naiz Hernaniko Kutxabankeko bulegora eta Kutxabank-en inoiz gertatutako zerbait gertatu zait gaur. Nire eskaera euskaraz azaldu ostean nirekin hitz egiten ari zen langileak ezer ulertzen ez zuenaren aurpegia jarri ostean gaztelaniaz galdetu dit ea esan dudana gaztelaniaz errepika nezakeen. Ez nuen sinesten zer gertatzen ari zen eta segundo batzuk pasa dira nire buruak gertatu dena asimila zezan. Azkenean, elkarrizketa eta tramitazio guztia gazteleraz izan da. Lotsagarria iruditzen zait gertatutakoa, gainera jakinda bertan lan egiteko aurre probetan euskarako ziurtagiria eskatzen dela edo zela, orain ez dakit zer eskatzen den banketxe honetan lan egiteko.

behatokia

Ar, 02/11/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Banka pribatuan diharduen Dinero Activoren (Kutxabank) webgunea <http://www.dineroactivo.es&gt; erdara hutsean dago.

behatokia

Al, 02/17/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

BBKren bulegora joan nintzen (Rodriguez Arias, 22, Bilbo) ordaintzera. Euskaraz galdetuta gaztelaniaz erantzun zidaten, oso oso zakar, eta euskaraz ez zekitela esan.

behatokia

Az, 01/08/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxabanketik 2013an gure kontuek izandako interes, komisio eta gainerako kontzeptuen zehaztasunak bidali zizkiguten. Orriaren karatula elebiduna da, baina informazio osoa espainieraz dator. Era berean, libretetan, kontu korronteetan, etab. eragiketen idazpen guztiak espainieraz agertzen dira.

behatokia

Og, 02/20/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxabank bizitza aseguruaren polizaren edukia euskaraz eskatu arren, gazteleraz eman didate. Beste aukerarik ez dagoela esan didate bai bulegoan, baita aseguru etxearen telefonoan. Telefono honetan, gainera, ez zegoen euskaldunik momentu horretan eta beranduago deitu behar izan didate.

behatokia

Or, 06/13/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxak, Kutxabank denetik modu idatzian euskarari ematen dion trataera bigarren mailako hizkuntza batena da. Hizki finetan idazten ditu euskarazko testuak, irakurketa zailtzen dutenak. Gazteleraz, berriz, hizki potoloak, nabarmentzen den hizkuntza delarik azken hau. Euskal Herriko banketxe bat izanik eta erakunde publikoek sustatu eta kudeatutakoa, aldaketa eta erabaki larria iruditzen zait eta euskarari errespetu falta adierazten diona.

behatokia

Az, 06/18/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Kutxabanken bidez Kultura Liven sarrera batzuk erosteko urratsetan, mezuak gaztelaniaz bidali dizkit (No puede realizarse el pago de tu compra debido a: Para poder firmar compras, es necesaria una primera conexión a la Banca online para configurar tu usuario y activar la tarjeta personal de claves. Más información en Kutxabank por teléfono 901335566 (Código error:8180), nik Kultura Liveko operazio guztiak euskaratik abiatu arren. Gainera, harremana euskaraz dugu Kutxabanken.

behatokia

Al, 03/02/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

KAM Telekomunikazio Aholkularitza

Posta-e. helbidea bulegoa@netkam.com
Webgunea http://www.netkam.com
Telefonoa +34 943 260 479a
Helbidea Astigarraga bidea, 2a · 2018a · Oiartzuna
Balorazioa

CAIXABANK AGURAIN

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 945406830
Helbidea Zumalburu, 6 · 01200 · Agurain
Balorazioa

KUTXABANK Agurain

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 945301716
Helbidea Fueros kalea, 14 · 01200 · Agurain
Balorazioa

AGURAIN gestoria

Posta-e. helbidea agurain@gestoriaerkuden.com
Webgunea https://www.gestoresagurain.es/es/
Telefonoa 945943863
Helbidea San Martin, 8 behea · 01200 · Agurain
Balorazioa

AGURAIN abokatuak

Posta-e. helbidea rlejarcegui@abogadasagurain.es
Webgunea http://abogadasagurain.es/abogada-lejarcegui
Telefonoa 667 07 52 32
Helbidea Zapatari kalea, 2 behea · 01200 · Agurain
Balorazioa

AGURAIN Abokatuak

Posta-e. helbidea abogadasagurain@gmail.com
Webgunea http://abogadasagurain.blogspot.com/
Telefonoa 945300553
Helbidea Zapatari kalea, 2 behea · 01200 · Agurain
Balorazioa