IRUÑEKO UDALA - KULTURA ALORRA

42.8188478, -1.6484995

Balorazioa

38 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.1.

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
31001
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

IRUÑEKO UDALEKO GAZTEDIAREN ETXEAk 2012ko Gabonetarako argitaratu eta zabaldutako esku-orriak, "Zatoz Eguberrietan Etxera... Tostarteko Piratekin", ez zuen euskararen ordenantza betetzen. Euskarazko leloa eta datak gaztelaniazkoa baino askoz txikiagoa ziren eta barruko informazioa gaztelania hutsean zegoen. Horretaz gain, beheko aldean zetorren Gaztedi Etxearen izen, helbide eta datu korporatiboak ere gaztelania hutsean zeuden.

behatokia

Ar, 01/01/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Udaleko Kultura Sailak Twitterren zabaldutako kontuak -@pamplonacultura- ez du euskararen erabilera bermatzen, zabaltzen diren twit gehienak gaztelania hutsean baitaude.

behatokia

Ar, 01/22/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Udalak argitaratutako 2012ko Gabonetako egitarauaren ale guztiak, Gaztelu Plazako azokako etxetxoetan eta Udaletxeko atzekaldeko atarian dagoen informazio gunean zeuden guzti-guztiak, gaztelania hutsean zeuden.

behatokia

Ar, 01/01/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Sanferminetako egitaraua ez dut euskaraz jaso, gaztelania hutsean da. Euskarazkoa eskatu dut eta egun batzuen buruan jasoko dudala esan didate.

behatokia

Az, 06/19/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Civicanen ondoan bada familiari eskainitako eskultura bat. Eskulturaren azpiko inskripzioa ez dago euskaraz idatzia: “FAMILIA – MONUMENTO ERIGIDO POR…”.

behatokia

Ar, 06/18/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko udaletxean entzierroaren ibilbidea nondik den adierazten duen seinalea ez dago euskaraz idatzia. “Encierro” ageri da.

behatokia

Az, 06/19/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

San José plazan uda partean jarritako abuztuko “Version-ando” musika zikloa iragartzeko eskenatokian behealdean jarritako kartel horizontala gaztelaniaz eta euskaraz dagoen arren, euskara beste kolore batean ageri da eta zailagoa da irakurtzeko.

behatokia

Og, 11/14/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Azaroaren 13an 18:00ak aldera Gayarre Antzokiko leihatilan izan nintzen ikuskizun baterako sarrerak erosten. Saltzaileari euskaraz zuzendu nintzaion, baina ez zekiela euskaraz eta gaztelaniaz egiteko eskatu zidan. Ondorioz, ezin izan nuen euskaraz mintzatu. Saltzailea ez zen duela urte pare bat egoten zena; lehen 40 urte inguruko emakumea egoten zen eta atzokoan neska gaztea zen. Duela pare bat urte arrazoi berarengatik kexa paratu nion Iruñeko Udalari, eta orain langile berria hautatu duen arren, ez da euskalduna.

behatokia

Az, 11/13/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko bigarren zabalgunean dagoen "Monumento a los caídos" delakoan dagoen erakusketa aretoa iragartzen duen kartela elebiz dago, baina euskaraz tamaina askoz ere txikiagoan eta irakurtzea zailtzen duen kolore gorrian ageri da.

behatokia

Or, 12/20/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Udalak 12 kontzertu antolatu ditu Aste Santuko kultur programazioaren barruan eta kontzertuen aurkezpena gaztelania hutsean egin da beste behin ere. Gabonetan kontzertuen aurkezpenak euskaraz egiteko eskatu genion udaleko kultur arduradunari. Ez zela posible erantzun zuen, ez zegoela denborarik. 4 hilabete izan ditu Aste Santuko kontzertuen aurkezpenak euskaraz prestatu ahal izateko, baina oraingoan ere gaztelania hutsean egin dira aurkezpen guztiak.

behatokia

Ar, 04/15/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Udalak aurkeztu berri duen "La Ciudadela de Pamplona" liburua (Iruñeko Ziudadela) gaztelaniaz argitaratu da soilik, nahiz eta udalarena izan.

behatokia

Az, 06/04/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Atzo Condestablearen jauregian izan nintzen arratsaldeko 19:00 inguruan. Sarreran hiru langile zeuden eta bat bera ere ez zen euskalduna.

behatokia

Az, 06/04/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Atzo Condestablearen jauregian izan nintzen. Ordenagailuetan interneten aritzeko orria eskatu eta gaztelaniazkoa eskaini zidaten. Euskarazko bertsioa nahi nuela esan nien, baina, ez zegoela erantzun zidaten.

behatokia

Az, 06/04/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Azken urteotan Iruñeko Udalak argitaratu dituen Iruñeari buruzko hainbat liburu (Ziudadelaz, bertako historias, e.a.), garai batean ez bezala, gaztelania hutsean karrikaratu ditu. Liburu interesgarriak dira eta euskaldunok ere euskaraz irakurri nahiko genituzke.

behatokia

Og, 06/19/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Sanferminetan feria-lekua seinalatzen duen afixan euskarazko testua letra xehez dago (minuskulaz) eta gaztelaniazkoa, berriz, letra larriz; beraz ez da Iruñeko Euskararen Ordenantza betetzen.

behatokia

Ar, 07/08/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Sanferminetako feria-lekuko kartelean (Iruña atsegin dut!) euskarazko testuaren tamaina gaztelaniazkorena baino txikiagoa da.

behatokia

Al, 07/07/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Sanferminetan Labriteko aldapa itxita dagoela adierazteko jarri duten seinaleak ez du Iruñeko Euskararen Ordenantza betetzen, euskarazko testuaren tamaina txikiagoa delako.

behatokia

Og, 07/10/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

"Azoka barrutia"-k "Recinto Ferial" adierazteko ez dirudi itzulpen egokia. Dena den, gutxi ikusten da, gaztelaniazko testu nabarmenaren ondoan. Kartel honek ez du Iruñeko Euskararen Ordenantza betetzen.

behatokia

Az, 07/09/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Labrit frontoiaren ondoan Sanferminetarako jarritako seinaleak, eremua autobusendako soilik dela dioena, ez du Iruñeko Euskararen Ordenantza betetzen, izan ere, euskarazko testua txikiagoa baita eta kolorea gutxiago nabaritzen da.

behatokia

La, 07/12/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Labrit frontoiaren ondoan dagoen seinaleak, eremua ez dela oinezkoendako dioena, ez du Iruñeko Euskararen Ordenantza betetzen, euskarazko testua txikiagoa delako. Kolorea, bestalde, gutxiago nabaritzen da.

behatokia

Ig, 07/06/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Sanferminetako feria-lekuaren sarreran dagoen kartel/mapak testu guztia gaztelaniaz baino ez du.

behatokia

Og, 07/10/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Sanferminetako feria-lekuko hesietan hiriaren inguruko informazioa dago. 17 panel dira. 5 euskaraz eta 12 gaztelaniaz. Orekarik ez.

behatokia

Al, 07/14/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Sanferminetan Takonerako atariaren ondoan komunak non diren iragartzeko jarritako kartelean euskarazko testua txikiago da eta kolorea gutxiago nabarmentzen da gaztelaniazko testuarena baino.

behatokia

Or, 07/11/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruña Kultura Buletina euskaraz bidaltzeko eskatu arren, gaztelaniaz soilik bidaltzen dute eta hau da horren inguruan jasotako erantzuna:
Hola Ainhoa,
La Agenda se envia en castellano y aparece en bilingüe las informaciones de las actividades y programas que se realizan en euskera. Estas son las directrices de concejalía y dirección del área de Educación y Cultura. Ya lo siento. Envío de todos modos, tu petición a la dirección.
Gracias por tu interés y un saludo,

Beatriz Iribarren Zabalegui
Área de Educación y Cultura
Ayuntamiento de Pamplona
C/ Descalzos, 72 - 2º.
Tl.: 948420970

behatokia

Ar, 09/23/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Udalak “La Ciudadela de Pamplona” eta “El Ferrocarril del Plazaola” liburuak argitaratu ditu 2014 urtean. Biak ala biak gaztelaniaz soilik argitaratu ditu.

behatokia

Or, 10/03/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Azaroaren 28an Iruñeko Civivox Condestablen ez zegoen 2014ko urria-azaroa-abenduko egitaraua biltzen duen liburuxkaren euskarazko alerik. Langileari euskarazko alea eskatu niolarik, bukatu zirela erran zidan.

behatokia

Or, 11/28/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Udalak 2014ko udazkenerako Civivoxetan antolaturiko 80 jarduera ingurutik 8 baino ez dira euskaraz.

behatokia

Ar, 12/02/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Udalak 2014ko Eguberrietan haurrendako hiri kanpamenduak (“Somos indios”) antolatu ditu Civivox Iturrama eta Civivox Condestablen. Egitaraua ez dut euskaraz aurkitu eta egitarauan bertan hizkuntzari aipamenik egiten ez zaionez, gaztelaniaz baino ez direla izanen ondorioztatzen dut. Ondorioz, ez dut alaba euskarazko inongo jardueretan izena ematerik izanen.

behatokia

Ar, 12/02/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Civivox-etako jardueren eskaintzari buruzko informazioa eskuratzen saiatu naiz gaur, abenduak 2, Iruñeko Udalaren webgunearen euskarazko bertsioan. Orri batetik aitzinera euskaraz beharrean, gaztelaniaz agertzen da informazioa. Web orriaren gaineko aldean dagoen “Euskera” estekan klikatuta “Server error / File or directory not found” mezua duen orria agertu zait. Beraz, ezin izan dut eskaintzari buruzko informazioa euskaraz eskuratu.

behatokia

Ar, 12/02/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

2014ko eguberriak direla eta Iruñeko udalak pelikula, antzerki eta ipuin kontalariren bat euskaraz programatu duen arren, bertze kanpamendu eta lantegi anitz ezin izanen dira euskaraz burutu: haurrendako ingurumen-lantegiak, eskulan-lantegiak, haurrentzako sukaldaritza-lantegiak, hip-hop lantegia, sare sozialei buruzko lantegia, zumba-lantegia, hitzaldiak, magia, bisita gidatuak edo hiriko kanpamentuak bertzeak bertze.

behatokia

Al, 12/22/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Udalak argitaratutako “El patrimonio fortificado pirenaico (s. XVI-XIX)” liburua ez dago euskaraz. Iruñeko herritar euskaldunok euskaraz irakurri nahi dugu liburu hori.

behatokia

Al, 11/10/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Civivox-etako 2015eko urtarriletik martxora bitarteko jardueren berri emateko liburuxka gaztelaniaz soilik eskura daiteke Kondestable Jauregian (Alde zaharreko Civivox-a).

behatokia

Or, 03/20/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Udalak Condestable Jauregian duen arreta zerbitzuan, atarian, ez zegoen euskaldunik.

behatokia

Ar, 04/14/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Udalak, Condestable Jauregian duen erroldatze zerbitzuan txanda hartzeko makinak emandako papertxoa erdara hutsean dago.

behatokia

Ar, 04/14/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Condestable udal eraikinean sartu nintzen, eta harreran zegoenari galdera luzatu nion. Euskaraz ez zidala ulertzen aipatu zidan.

behatokia

Az, 06/10/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Iruñeko Udalak udarako antolatutako kultur ekitaldietan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da: A) Kalean eskaintzeko programatutako 22 zine emanaldietatik bakarra ere ez da euskaraz. B) Mota askotako musika emanaldiak antolatu ditu: Arrakastatsuak & klasikoak, dantza, jazza, fusio-musika, Sabikerando, alternatiboa-indiea, off Ziudadela, bertsionatuz, Haizea alde joaz, Sinfonikoa Nafarroan, Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia eta Pablo Sarasateren ondarea. Euskarazko musikari eskainitako tartea oso txikia da. C) Ikastaroak eta bisita gidatuak, haurrendako gunea, gazte-faktoria, lehiaketak eta deialdiak, erakusketak... Iruñeko Udalak ez gaitu hiritar euskaldunak kontuan hartu. D) Iruñeko Udalarena den Gayarre Fundazioak udarako programatutako zortzi antzerki lanetatik bakarra ere ez da euskaraz.
Pentsa dezakegu kultur eredu berriak iritsiko direla, aldaketa politikoa gauzatzen den heinean. Uda honetan, ordea, aurreko inertziak agindu du. Ea datorren urtean ezberdina den!
Udalak Ingurumen Heziketarako Museoan abiatutako bidea jarrai lezake, haurrentzako tailerrak euskaraz ere antolatu baititu.

behatokia

Az, 07/15/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Atzo Iruñeko Condestable Jauregian eskainitako kontzertu bat ikusten egon nintzen. Ondoren bertan zegoen langile bati galdera euskaraz egin eta ez zuela ulertzen esan zidan. Jarraian, La Pamplonesa musika bandaren 150. urteurreneko ikuskizunerako sarrerak saltzen zituen neskari zuzendu nintzaion eta ez zekiela euskaraz erantzun zidan.

behatokia

Az, 09/23/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskaldunik topatzeko zuzenean euskara alorrera joan behar zara. Baina kontuz, toki propiorik ez dutenez, beste alor batzuetako langileak ere badira eta litekeena da euskalduna lehenengoan ez aurkitzea.

Exprai

Or, 06/09/2017 - 14:46

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

Bedaio

Posta-e. helbidea bedaio@guyhf.com
Webgunea http://bedaio.eus
Telefonoa 124567889
Helbidea Kale bakarra 1 · 12345 · Nedaio
Balorazioa

Lautadako Turismo Zerbitzua

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea http://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945302931
Helbidea Kale Nagusia, 7 · 01200 · Agurain
Balorazioa

Dulantziko Kultur Etxea

Posta-e. helbidea casacultura@alegria-dulantzi.net
Webgunea http://www.alegria-dulantzi.eus/es/ficha-98-CASA_DE_CULTURA_Micaela_Portilla.html
Telefonoa 945 420 830
Helbidea Herriko enparantza, 2 · 01240 · Alegria-Dulantzi
Balorazioa

ARRAZPI BERRI Kiroldegia Araia

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 945304888
Helbidea Ilarduibide, 2 · 01250 · Araia
Balorazioa

ARAIAKO LIBURUTEGIA

Posta-e. helbidea aasparrena.biblioteca@ayto.araba.eus
Webgunea
Telefonoa 945314642
Helbidea Ilarduibide, 6 behea · 01250 · Araia
Balorazioa

LAUTADAKO Kuadrila

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea https://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945 301 200
Helbidea Langarikara bidea plaza, 4 · 01200 · Agurain
Balorazioa