OSAKIDETZA - ZUZENDARI NAGUSIA Jon Etxeberria Cruz jn.

42.8372528, -2.6788818

Balorazioa

103 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.1.

Arloa
Arloa
Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
01006
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

apirilaren 1ean, Osakidetzaren 902203020 zenbakira deitu nuen, goizean, telefono bidezko kontsulta egiteko. Lokuzioak euskara (edo gaztelania) hautatzeko aukera ematen du eta baliatu nuen, jakina; administrari batek erantzun zidan eta euskaraz egin ahal izan genion elkarri; alabaina, osasun langile bati transferitu zion deia eta honek "buenos días"ka hartu ninduen, euskara hautatu izan ez banu bezala.

behatokia

Ar, 04/01/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

apirilaren 1ean, iluntzean, larrialdietara bertaratu behar izan nuen Durangoko Landako auzoko osasun-etxera. Harrerakoak erdaraz egin zidan berba euskaraz zuzendu banintzaion ere. Atenditu ninduen medikuak ere erdara inposatu zidan, euskaldunok ezagun dugun 'dime' adizkiaren bidez.

behatokia

Ar, 04/01/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko Landako auzoko osasun-etxean hainbat eta hainbat errotulu erdara hutsean ikusi nituen: erradiografiak birziklatzeko-edo batzen dituzteneko kutxakoak, mobilak batzen dituztenetakoak, bideozaintza-sistemari dagozkionak (datuen babeserako legedia dela-eta), e.a.

behatokia

Ar, 04/01/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzako 94 4031500 telefonora hots egin dut Padi, haurren haginak zaintzeko kanpaina dela-eta, hitzordua lotzeko eta telefonoa hartu didan pertsonak euskaraz ez zekienez, "Bezeroari arreta" zerbitzuarekin pasa naute, baina hemen ere euskaraz aritzea eskatu arren, gaztelaniaz hitz egin behar izan dut.

behatokia

Az, 04/09/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetza langile erdaldun elebakarrak hartzen ari da lehentasunezko unitateetan behin-behineko kontratazioak egiterakoan. Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Euskara Plana onartu zenetik 4 hilabete igaro direnean Osakidetzak ez ditu oraindik egin Euskara Planeko 5.4.g puntuan adierazten diren zehaztapenak. Zehaztapen horiek iritsi bitartean ez da aplikatzen ari lehentasunezko unitateetan behin behineko kontratazioetan euskararen ezagutza lehenesteko irizpidea.

behatokia

Al, 04/14/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Basurtuko Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan egon naiz. Megafonian denbora osoan gaztelera hutsean aritu dira: "Familiares de .....", "....., vaya a la Trauma 4"...

behatokia

Al, 05/05/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Zumaiako osasun zentroan zegoen mediku euskaldun bat, Roberto Balanzategi, beste osasun batetara joan da lanera definitiboki. Zumaian betetzen zuen plazak Hizkuntz Eskakizunaren Derrigortasun Data iraungita du.
Zumaian bere ordez beste mediku bat jarri dute, hilabete batzutarako omen, Hizkuntz Eskakizuna egiaztatu gabea duena eta zerbitzua euskaraz emateko gai ez dena.

behatokia

Al, 05/05/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Zumaiako bi pediatrek osasun arreta erdaraz soilik eskaintzen dute. Zumaiako haur gehienek hobekien menperatzen duten hizkuntza euskara da.

behatokia

Al, 06/09/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Nire 6 urteko semea WISC-IV testa egitera eraman dut Gurutzetako ospitalera. Psikologoak ez zekien euskaraz eta, beraz, ezin izan da nire haurrarekin komunikatu, semeak ere ez dakielako gaztelaniaz. Koefiziente intelektuala neurtzeko testa da, euskaratu gabe dago. Ezin izan diote testa osorik egin eta etxera joan gara. Oker ez banago, 15 pediatra espezialista ezberdinekin izan ditugu kontsultak 6 urte hauetan eta bakarrarekin egin ahal izan dugu euskaraz.

behatokia

Og, 06/19/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gasteizko Zabalgana anbulatorioan ez da bermatzen euskaldunon eskubidea arreta euskaraz izan dadin. Profesional gehienak (familia medikuak, pediatrak, erizainak...) ez dira euskaldunak, beraz ezin euskaraz aritu. Ez al dugu gure hizkuntzan artatuak izateko eskubiderik?

behatokia

Og, 06/19/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetza mediku erdaldun elebakar bat kontratatzen ari da Zumaian, bere lanpostuak Hizkuntz Eskakizunaren Derrigortasun Data iraungita izanik.

behatokia

Az, 06/25/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gurutzetako ospitalean izan nintzen, 4. solairuan ingresatuta. Korridore nagusian paseoan nenbilela, hango kartelak irakurtzen hasi nintzen. Akats asko daude (bihotza/biotza, bi eratara hemen edo han, kirurgia orokorreko - cirugía general / zikinaren ofizioa - oficio de sucio / biltegia zikin-erraz / almacén de ropa usada).
Harrituta geratu nintzen, errotulazio berria da, eta akatsak edonon. Solairu bakarrean egon naiz, ez dut pentsatu nahi zelan egon daitekeen gainerakoa.
Horrelako inbertsio bat egiten denean ez dago inor hizkuntzaren zuzentasuna zaintzeko prozesu osoan? Hizkuntza irizpideak, zuzentasuna eta txukuntasuna zaindu behar dira horrelako kontratazioetan. Osasungintzako murrizketen garai honetan lotsagarria da dirua horrela xahutzea. Nork erantzuten edo ordaintzen du horrelako hanka sartzeak egiten direnean?

Seriotasun apur bat eskatu eta eskertuko nuke.

behatokia

Al, 06/23/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Muxikako medikuaren baja ordezkatzeko, euskararen ezagutza derrigorrezkoa den lanpostuan, mediku erdalduna jarri du Osakidetzak.

behatokia

Al, 07/07/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Tolosako urgentzitan, arratsalde eta gaueko guarditan, mediku erdalduna jarri du Osakidetzak udaran.

behatokia

Og, 07/17/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Aizarnazabalen udaran dugun medikuak ez daki euskaraz.

behatokia

Al, 07/14/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Olagibel Osasun Zentroko informazio puntura hiru aldiz joan behar izan dut azken hilabetean (2014ko abuztuan), astean behin, gaixorik dagoen nire emaztearentzako baja ziurtagiria eskatzera. Joan nintzen lehen aldian, nahiz eta mahai gainean "Euskaraz" karteltxoa eduki, bertan zegoenak esan zidan ez zekiela euskaraz eta, beraz, ez zidan euskaraz atenditu. Esan zidan ez zekiela nork jarri zuen karteltxoa mahai gainean eta kendu egin zuen. Bigarren astean beste pertsona bat zegoen, horrek bai euskaraz artatu ninduela. Hirugarren astean, lehen asteko pertsona bera zegoen, beraz ezin izan nuen tramitea euskaraz egin.

Informazio puntu horrek "E" handi bat, "euskaraz" dioena dauka goiko aldean.

Kartelek diotena bete dadila eskatzen dut, eta mesedez jendearen arretarako den informazio puntu horretan BETI euskaraz egin dezakeen norbait egon dadila.

behatokia

Ar, 08/19/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzan lan egindako erizaina naiz eta Osakidetzako 2011ko EPE deialdira aurkeztu nintzen. Gaur goizean 10:45ak aldera zenbaki honetara (945006150) deitu dut, 2011ko EPEko kontratazio zerrenden inguruko informazioa eskatzeko. Telefonoa hartu duen langileak gaztelaniazerantzun du, nik euskaraz azaldu diot nere galdera, berak honela erantzun dit “me tendrás que hablar en castellano y sino tendrás que llamar más tarde”. Nik euskaraz esan diot euskaraz atenditzea nahi dudala eta horren ondorioz telefonoa eseki egin du. Berriro deitu dut, telefonoa eseki didan langilearen izena eskatu dut eta bere arduradunarekin hitz egin dut. Honekin ere gaztelaniaz egin behar izan dut euskaraz ez dakielakoz. Azaldu diot gertatutakoa, konfirmatu dit langilearen izena eta barkamena eskatu dit. Gezurra dirudi euskaldunek kudeatutako administrazio batean euskaldunok horrelako bazterketa jasan behar izatea. Noiz arte izango gara euskaldunak bigarren mailako euskal herritarrak? Nola daiteke administrazio publiko batek horrelako jarrera duten langileak herritarrak atenditzen edukitzea?

behatokia

Ar, 09/09/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Zarauzko osasun zentroko mediku euskaldun batek erretiroa hartu du berriki eta lanpostua betetzeko prozesua abiatu da, baina ez da beharrezkoa izango euskararen ezagutza egiaztatzea. Eta, gainera, baja hartu duen emagin euskaldunaren ordez, erdalduna jarri dute.

behatokia

Az, 11/05/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzako Arabako Unibertsitate Ospitaleko Euskara Batzordean parte hartzeko gonbidapena erdara hutsean bidali zaie sindikatuei.

behatokia

Ar, 12/09/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

2014ko irailetik gaurdaino, familiako kasu bat dela-eta, 3 ospitaletan ibiltzea suertatu zait: Arrasatekoan, Gasteizko Santiagon eta Donostiako Amaran.

Arrasatekoan, suertatu zaizkidan erizain gehienekin (ez denekin baina), euskaraz hitz egin ahal izan dut, mediku batzuekin ere bai baina beste batzuekin ez eta erizain-laguntzaile batzuekin ere bai baina beste batzuekin ez eta garbitzaileekin oso gehienekin ez. Bestalde, ospitaleko kafetegia kudeatzen dutenek hitzik ez dute egiten euskaraz.

- Gasteizko Santiago ospitalean erizain batzuekin egin ahal izan dut euskaraz eta beste batzuekin ez. Medikuekin ez du euskaraz hitz egiterik izan eta erizain-laguntzaile gehienekin ere ez; garbitasunekoekin are gutxiago eta kafetegikoekin ere ez. Erizainen batek eta erizain-laguntzaile batek euskara ikasten ari direlakoa aipatu zidaten eta borondate ona ere bai.

- Donostiako Amara ospitalean mediku euskaldun batekin hitz egin ahal izan nuen, fisioterapeuta batekin ez nuen euskaraz egiterik izan. Erizain gehienekin, ez denekin, hitz egin ahal izan dut euskaraz, baina beren arteko jardunean gehienetan ez zaie antzematen dakitenik. Erizain-laguntzaile eta zeladore batzuekin hitz egin ahal izan dut euskaraz eta garbitzaile gehienekin ezinezkoa izan dut. Kafetegian euskaldunik ez dut topatu aurrean izan ditudanetan.

Ikusi ditudan mediku-txostenak espainieraz idatzitakoak izan dira. Tartean zita-orri elebidunen bat ere ikusi dut.

Horrek guztiak, euskara ofiziala den lurralde eta zerbitzu publiko batean espainieraz askotan egin behar izatera bortxatu nau. Noiz arraio hasi behar du Osakidetzak lanpostu GUZTIEI dagokien hizkuntza-eskakizuna eskatzen eta azpikontratatzen dituen zerbitzuetan (kafetegiak, etab.) euskara behar den neurrian exijitzen? Nazkatuta nago euskaldunontzako omen diren zerbitzu horietan denetan auskalo nongo martzianoa banintz bezala begiratu eta pertsonaz pertsona euskarazko jarduna beti probatu eta ondoren eten behar izateaz.

behatokia

Og, 11/20/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzako Enplegatuaren Ataria web aplikazioan, euskarazko bertsioan aukera eta hitz asko erdaraz daude. Horretaz gain, euskarazko hitz batzuk gaizki idatzita, adibidez "lam-osasuna".
Bestalde, aplikazio honetan lehenetsitako hizkuntza erdara da.

behatokia

Az, 01/14/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzako langileentzako "Curriculum Vitae" web aplikazioak ez du euskarazko bertsiorik.

behatokia

Az, 01/14/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

N-garren aldiz, gaur -urtarrilak 19- familia medikuarekin telefonoz hartutako hitzordura joan, eta hautatua dudan profesional euskaldunaren lekuan (lan orduak hartu eta ilara itxaron ondoren) ordezko mediku erdalduna aurkitu dut Durangoko Landako Osasun Zentroan. Egoera hau behin eta berriz pairatu izan dut zentro berean.

behatokia

Al, 01/19/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Ez dugu Zabalganako osasun-zentroan Aurre-erditze klaseak euskaraz jasotzeko aukerarik. Azaldu zidaten sekula ez dutela eskaerarik jaso, baina eskaintza egon ezean nola eginen du jendeak eskaera?

behatokia

Or, 01/02/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzak Kontratazio Zerrenden inguruan galdetzeko jarri duen telefonoan, 945006150, ez dute zerbitzua euskaraz ematen.

behatokia

Al, 01/26/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gaur goizean, urtarrilak 27, Txagorritxuko Larrialdi Pediatriko zerbitzuan ez zegoen inor euskaraz zekienik, ez erizain, ez mediku.

behatokia

Ar, 01/27/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gaur goizean, urtarrilak 28, Txagorritxuko Larrialdi Pediatrikoetara joan eta erdaraz egin behar izan dut nahitaez, langile euskaldun bat bera ere ez zegoelako.

behatokia

Az, 01/28/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Otsailaren 1ean sakelako telefonoan Osakidetzaren sms-a jaso dut osasun etxean izatekoa dudan zita gogoraraziz. Mezua ez dago euskaraz idatzia: XXXX le recordamos que tiene cita en Ambulatorio de… Zergatik ez dago euskaraz? Zergatik euskaldun herritarrok ibili behar dugu kexaka?

behatokia

Ig, 02/01/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Donostia Ospitaleko kafetegian ezin izan dut euskaraz jaso arreta.

behatokia

Al, 02/02/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:30ean, Antiguoko anbulategira deitu dut (943006600) ordu eskaria egiteko eta telefonoa hartzen duen pertsonak ez zekien euskaraz.

behatokia

Az, 01/28/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bidasoako Ospitalera deitu dut goizeko 9ak aldera eta Onarpenen Sekzioan (943007700) lan egiten zuen pertsonak ez zekien euskaraz. Osakidetzako lan poltsei buruz informazioa eskatzeko emandako bertako telefonoan ere ez didate euskarazko arretarik eman (943007708).

behatokia

Og, 01/29/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Txagorritxu Ospitaleko Pediatria Urjentzietan gaur goizean ez dago mediku, erizain edota erizain laguntzaile euskaldunik, euskaraz arreta jasotzea ezinezkoa da.

behatokia

Og, 02/05/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Errenteria-Iztietako osasun zentroko mostradorean, informazio gunean, arratsaldetan bai, baina goizetan ezin izaten da arreta euskaraz jaso, goizean dauden langile guztietatik bat bera ere ez da euskalduna.

behatokia

Og, 02/05/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Otsailaren 6an Osakidetzako Araba Unibertsitate Ospitala (HUA) Zerbitzu Erakundeko zuzendaritzak mezu bat igorri zuen Zerbitzu Erakundeko milaka langileei, erdara hutsean.

behatokia

Al, 02/09/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Biodonostiak Genetika Planaren aurkezpenaren jakinarazpena erdara hutsean igorri die langileei.

behatokia

Ar, 01/27/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

9 urteko alaba osasun mentaleko alorrera bideratu didate psikologia zerbitzua izan dezan. Azpeitia bezalako herri euskaldun batetan eta familian euskara giroan hazten ari den haur batek euskarazko zerbitzua jaso behar du berau eraginkorra izan dadin. Gazteleniarekin oso mugatuta daude adin horretako herri honetako haur gehienak, gurea tartean.
Osasun mentalean artatu zuen psikologo edo psikiatra erdalduna zen, euskaraz ezer ez zekiena. Horrela, gure haurraren hizkuntza eskubideak ezezik, zerbitzu eraginkorra jasotzeko aukerak izugarri mugatzen dira,.

behatokia

Ar, 02/10/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzako Iztietako anbulategian (Errenteria), hiru pediatra daude baino horietatik bat bera ere ez da euskalduna.

behatokia

Al, 03/09/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzak erdara hutsezko iragarkia argitaratu du gaurko Correon, hain zuzen egunkariak osasunaren gainean gaur kaleratutako gehigarrian.

behatokia

Ar, 04/28/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gure semea jaio zenean, duela hilabete eta erdi, Gurutzetako ospitalean gaztelania hutsean luzatu ziguten jaiotze-ziurtagiria. Eskaera administratiboa egin nuen ziurtagiria euskaraz nahi nuela azalduz. Atzo Osakidetzaren gutuna jaso nuen, baina nire eskaerari erantzuten ez zionez Gurutzetako ospitaleko Pazieenteen Arretarako Zerbitzura jo dut azalpen eske. Ziurtagiria euskaraz egiteko BALIABIDERIK EZ DUTELA erantzun didate.

behatokia

Az, 05/13/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Sodupeko osasun-etxean kartel ugari ez daude euskaraz idatzita, gaztelania hutsean baino ez daude.

behatokia

Or, 06/26/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzako Enplegu Publiko Eskaintza prestatu ahal izateko Osakidetzak ezagutzera eman duen bibliografia gehiena erdara hutsezkoa da zenbait kategorietan. Erizaintzakoan adibidez:
http://www.jusap.ejgv.euskadi.eus/r47-bopvapps/eu/bopv2/datos/2015/06/1…
Ikasketa guztiak, erizaintza barne, euskaraz eginda ere, ikasi beharreko bibliografia erdaraz soilik egonik praktikan ezinezkoa da, edo askoz ere zailagoa, EPE azterketa euskaraz egitea.

behatokia

Al, 06/29/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Mutrikuko anbulategiko harreran egoten den pertsonak ez du inoiz euskaraz egiten, nahiz eta zuk euskaraz egin soilik. Eta kontua da euskalduna dela.

behatokia

Og, 10/01/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Usansolo-Galdakaoko ospitaleko kafetegian dauden langileek ez dakite euskaraz. Osakidetzak konkurtso bitartez esleitutako enpresa batetako langileak dira.

behatokia

Or, 10/09/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Txagorritxu Ospitaleko sukaldean langileentzako kartela, txanoa jantzi beharra gogoratuz, erdara hutsean dago.

behatokia

Al, 10/26/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Intxaurrondoko osasun-zentroan ez dago euskaraz dakien pediatrarik, eta haur euskaldunak derrigor pediatra erdaldunarengana eraman behar dira.

behatokia

Og, 11/26/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Abenduaren 13an Osakidetzako Erizaintzako oposaketak izan ziren Barakaldon. Azterketa euskaraz egin nuen. Galdera baten erantzuna gaizki zegoen idatzita (A ereduko euskarazko bertsioko 77. galderako d) erantzuna), beraz. begiraleari deitu eta argitzeko eskatu nion. Arduradunarengana joan zen eta gaztelaniazko bertsioarekin itzuli zen niregana erranez nahi banuen gaztelaniazko bertsioa irakurri nezakeela. Ez zidan utzi mahaian bi azterketak batera edukitzen. Ez da hori bakarrik, etxerakoan beste erantzun bat ere gaizki itzulita zegoela ikusi nuen. Hortaz aparte, beste galdera batzuetan akats ortografikoak ere bazeuden.

behatokia

Ig, 12/13/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzako Azaroko kontratazioak azterturik, lanpostu ugaritan euskararen betekizuna ez dela errespetatu ondorioztatzen da. Kasu batzutan unidadeko lanpostu guztiek euskara betekizuna izan arren baldintza hori saihestu da "acumulación de tareas" kontratoak eginez, eta beste kasu batzutan, Familia Medikuen kontratazioetan bereziki, euskararen betekizuna duten lanpostuetako ordezkapenak euskararen ezagutza egiaztatu gabeko langileen bidez egin dira.
Familia Medikuen lanpostu ugaritan gertatu izan dira irregulartasunak: Zarautz, Oiartzun, Ataun, Azpeitia, Lazkao, Legazpia, Pasaia, Donostiako Alde Zaharra, Amara, Intxaurrondo, Egia, Loiola, eta Groseko anbulategian, besteak beste.

Administrari Laguntzaile kategorian ere, informazio guneetan lan egiteko, eta nahiz eta lanpostu hauetarako euskararen ezagutza betebeharra orokortua dagoen, betebehar hori ez da errespetatu Azaroan egindako hainbat kontratazioetan: Errenteria, Altza, Alde Zaharra eta Donostia Ospitalean besteak beste.

behatokia

Al, 11/30/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzan ez dago erditzeko prestakuntza euskaraz jasotzerik. Hizkuntza irizpidea emaginaren araberakoa da, eta emagina euskalduna izan arren, taldean euskara ulertzen ez duen pertsona bakar bat egotea nahikoa da ikastaroa gazteleraz emateko. Hala da Zumaian, Zarautzen... Sistema publikoan ez dugu prestakuntza euskaraz jasotzeko modurik aurkitu. Ez dago euskal talderik. Zarautzen MeitaiMaitien topatu dugu euskarazko ikastaro bat, baina ordainduta ari gara zerbitzua jasotzen, jakina.

behatokia

Ig, 01/03/2016 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Osakidetzako informatika zerbitzuak mezua erdaraz soilik bidali digu Arabako OSIko langileoi.

behatokia

Or, 01/08/2016 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Abenduaren 21ean 12:15ean Lasarteko Anbulatorioko sendaketa-gelara sartu nintzen zauri batzuen sendaketa egiteko (beheko solairuan). Erizain neska bat zegoen hasieran, euskalduna, baina ondoko gelara joan eta beste bat sartu zen; mutila, erdi-uniformatuta, eta euskaraz baietz, bazekiela esan zidan, baina argi eta garbi oso maila eskasekoa. Tratua desegokia izan zen eta gaztelaniaz hasi zitzaidan hizketan, arrapaladan, komentario arraroak egiten; egoera desatsegina. Gogorarazi nion euskaraz hitz egiteko niri. Hurrengo egunetan, beste ordutegi bat aukeratu behar izan nuen, pertsona berdinak arreta niri ez emateko.

behatokia

Al, 12/21/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

OPTICALIA URRETXU

Posta-e. helbidea urretxu@opticalia.es
Webgunea https://urretxu.opticalia.es
Telefonoa 943725968
Helbidea Iparragirre,1 · 20700 · Urretxu
Balorazioa

LEIRE RUIZ DE EGINO farmazia

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 945317412
Helbidea Uria kalea, 22 · 01206 · Ozaeta
Balorazioa

BITARTE logopedia

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea Urzabal kalea, 21 · 01200 · Agurain
Balorazioa

BALERDI fisioterapia

Posta-e. helbidea Info@balerdifisioterapia.com
Webgunea http://www.balerdifisioterapia.com/
Telefonoa 945 30 02 39
Helbidea Zapatari kalea, 41 behea · 01200 · Agurain
Balorazioa

VITALDENT (MADRID)

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea C/ Valle de Alcudia, 1 1º Planta · 28230 · LAS ROZAS
Balorazioa

Botika Alberdi Alvarez

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea Narrika, 11 · · Donostia-San Sebastián
Balorazioa