METRO BILBAO

43.2866573, -2.1773436

Balorazioa

20 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.1.

Arloa
Arloa
Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
48001
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

Metro Bilbaoko txarteldegi automatikoetan ezin da Barik txartelarekin eragiketarik egin euskaraz. Urtarrilaren 15ean Bilboko Zazpi kaleetako geltokitik Etxebarrikora iritsi eta ezin izan nuen aparkalekua ordaintzeko eragiketa euskaraz egin, “Euskara” hautatuta ere makinak gaztelaniaz egiten baitzidan.

behatokia

Ar, 01/15/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bilboko metroko zenbait geltokiren izenak erdara hutsean ageri dira: Casco Viejo (Zazpikaleak) eta Sopelana (Sopela).

behatokia

Or, 04/12/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bilboko metroko Astrabuduko geltokian badira errotulu batzuk gaztelaniaz baizik ez daudenak; esate baterako, su-itzalgailuaren azpian dagoena: “extintor”.

behatokia

Og, 04/11/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Metro Bilbaok eta EuskoTrenek Zazpikaleetan (Bilbo) batera duten geltokian, gaur egun euritsua izan baita, garbitzaileek zorua labain dagoela iragartzeko darabiltzaten tramankulu hori koloreko batzuk ipini dituzte sarreran, baina guztiak gaztelania hutsean.

behatokia

Ar, 09/10/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Etxebarriko metroko aparkalekuan seinale elebidun pare bat daude euskara traketsa ageri dutenak: batean "BAIMENDUKO IBILGAILUAK EZIK" irakur daiteke, eta bestean, "SARBIDE ACERALIAKO ARAZTEGIRA".

behatokia

Og, 11/07/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Barik txartela errekargatzeko makinak ez dauka euskarazko bertsiorik, den-dena gaztelaniaz dago.

behatokia

Or, 02/14/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bilboko Metroak iragarki bat publikatu du gaur erdialdeko panel elektronikoetan. "El español es el idioma más positivo del mundo // Espainiera da munduako hizkuntzarik postiboena" (sic) esanez. Afirmazio faltsu eta hutsala izateaz gain, iraingarri eta mespretxugarria iruditzen zait euskaldunontzat zein gure inguruan hitz egiten diren beste dozenaka hizkuntzetako hiztunentzat, eta beste hizkuntza horiek denak gutxiesteko eta haien inguruko aurreiritzi negatiboak hedatzeko besterik balio ez duena.

Onartezina iruditzen zait erakunde/zerbitzu publiko bat halako mezuak zabaltzen ibiltzea, eta eskertuko nuke neurri zehatzak hartzea horrelakorik berriro gerta ez dadin.

behatokia

Ig, 10/12/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Metro Bilbaok orrialde osoko koloreko publierreportajea argitaratu du Correon. Esaldi bakan batzuk daude euskaraz, gaztelaniazko kideekin batera. Gainontzean, guzti-guztia dago erdaraz, goitik beheraino.

behatokia

Ig, 11/02/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Abenduaren 30ean Bilboko Alde zaharrean dagoen bulegora joan nintzen Barik txartela eguneratu behar nuelako. Euskaraz egin nion eta euskaraz erantzun zidan metroko langileak, beraz ondo. Baina bulegotik irtetean eta barik txartela kargatzera joatean sorpresa izan nuen; nik ordura arte txartela euskaraz neukan eta langile horrek hizkuntza aldatu eta gaztelaniaz ipini zidan, galdetu barik. Beti bezala, euskara erabili nahi dugunon kaltetan.

behatokia

Ar, 12/30/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Getxoko metroan egiten ari diren lanak direla medio, Plentziara beharrean, metroa orain Sopelara heltzen da. Metro Bilbao-k, izan ere, Euskaltzaindiak aspaldi lehenetsitako Sopela izena, eta, are gehiago, orain dela gutxi Sopelako Udalak ofizialtasuna emandako izen hori ez du aitortzen ezta errespetatzen ere, eta gaztelaniazko izena ipintzen jarraitzen du metro geltokietako informazio pantailetan.

behatokia

Az, 07/01/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Udako zerbitzuarekin batera, uztailak 1etik aurrera, Bilboko metroaren teleadierazlen programazioa aldatu da. Horren ondorioz lehen agertzen zen SOPELA helmuga, orain SOPELANA helmuga bihurtu da. Uste dugu ez dela errespetatzen toponimia ofiziala ezta euskal grafia.

behatokia

Og, 07/09/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Metro Bilbaok prebentzio zerbitzuaren arduraduna kontratatzeko prozesua iragarri zuen atzo prentsa bidez. Besteak beste, euskarazko B1 maila eskatzen da lanpostuan aritzeko. Maila hori eskasegia da, ordea, prebentzio arloa euskaraz kudeatzeko, bai eta mediku lana euskaraz burutu ahal izateko ere. Prebentzio alorrean haren azpian eta esanetara aritzeko teknikariak, aldiz, B2 hizkuntza eskakizuna izango luke, kanpoko kontratazio bidez hartuz gero.

behatokia

Al, 09/21/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bilboko metroaren geltokietan ikuskatzaileen bulegoetan instalatzen ari diren erloju berriak gaztelania hutsean daude.

behatokia

Ar, 10/27/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gaur goizean langileen ordezkarientzako hiruhilabetero helarazi behar den derrigorrezko informazioa jaso dugu. Gaztelania hutsean dago. Hemendik aurrera euskaraz jasotzea eskatzen dugu.

behatokia

Az, 11/04/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Sopelana Sopelagatik ordezkatu du azkenean Metro Bilbaok. Orain Deustu eta Zazpi kaleak falta dira!

behatokia

Ar, 12/01/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gaueko 8:40etan Sopelako geltokira heldu den metroaren gidariak betiko mezua esan du bozgorailuetatik, askotan gertatzen den bezalaxe espainolez besterik ez. Mezua: "si quiere continuar viaje a Plentzia deberá hacerlo en el bus ....". Horrela Urdulizko geltokiaren lanak hasi zirenetik! Jadanik 8 hilabete.

behatokia

Og, 12/03/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bilboko metroaren Sopelako tailerrean hainbat kartel eta seinaletika erdera hutsean daude.

behatokia

Ar, 12/15/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bilboko Metroan dauden salmenta makinak (kafea, edariak, janariak...) gazteleraz daude soilik: produktuak, prezioak, informazioa... Hori bai, edalontzietan "Euskaraz bizi nahi dut" leloa txertatu dute.
Nola demontre bizi behar dugu euskaraz informazio guztia gazteleraz badago?

behatokia

Ar, 12/15/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Metro bilbaoko konboi gidariek ematen dituzten abisuak edo oharrak erderaz dira etengabe. Gainera hein handi baten oso errepikakorrak dira (matxura bat dela geldituko direla edo trena geltoki batera ez dela helduko) eta, beraz, aldez aurrez prestatutako esaldiekin konpontzeko errazak. Espainolez ez dakitenek ere eskubide bera dute mezua ulertzeko eta prezio bera ordaindu dute.

Gaur, abenduak 17, esaterako Barakaldotik Basaurira zihoan metroan mezua erdaraz besterik ez dute esan; Basaurira heldu beharrean, Etxebarrira iritsi dela esan dute gaztelania hutsean.

behatokia

Og, 12/17/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Metro Bilbaoko eraikin nagusian garbiketa beharginek erabiltzen dituzten abisu-kartelak bakarrik gazteleraz daude.

behatokia

Og, 12/31/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

EUSKAL TRENBIDE SAREA

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea · 48003 · Bilbo
Balorazioa

EIBARBUS

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea · 20600 · Eibar
Balorazioa

AEROPUERTO DE BILBAO

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea · 48001 · Bilbo
Balorazioa