43.2323994, -2.8614445
Iritziak
COCA COLAk Galdakaon daukan ontziratze-lantegiko sarbidean…
- Saioa hasi edo izena eman komentarioak eransteko
Coca Colaren 902 54 10 10 telefonora deitu dut, Berrizko udal…
Coca Colaren 902 54 10 10 telefonora deitu dut, Berrizko udal kiroldegiko langilea naizen aldetik, bertan dugun edarien makina hondatuta dagoela abisatzeko. Bada, lokuzioa erdara hutsean azaltzen da: "Bienvenido a Coca Cola. Si quiere dar parte de una averÍa, pulse 1; para hacer un pedido, pulse 2; para hablar con seguridad, espere por favor". "Bat" sakatu dut eta atenditu nauenari euskaraz hasi natzaio; erdaraz egin behar izan dut; "en erderaz, por favor" egiteko eskatu baitit, euskaraz ez ei delako ondo moldatzen.
- Saioa hasi edo izena eman komentarioak eransteko
Coca Colaren 902 54 10 10 tel. zenbakira, (Norbega etxea,…
Coca Colaren 902 54 10 10 tel. zenbakira, (Norbega etxea, Galdakao) deitu dut, gaur, otsailak 22, eta gaztelania hutsean den lokuzioa azaldu zait, g.g.b. honakoa dioena: "Bienvenido a Coca Cola. Si quiere dar parte de una avería, marque uno. Para realizar un pedido, marque dos. Para hablar con seguridad, espere". Bata markatu dut, eta Buenos días-ka erantzun dit emakumezko batek; euskaraz egin diot; gaztelaniaz segitu du; euskaraz egin diot berriro; orduan esan dit, gaztelaniaz, ea matxura baterako den; nik baietz, gaztelaniaz oraingoan; berak, ez dakiela zergatik sartzen zaizkion matxuretarako deiak, eta zentralera deitu behar dudala, 902 24 65 00 telefonora esan dit.
- Saioa hasi edo izena eman komentarioak eransteko
- Saioa hasi edo izena eman komentarioak eransteko
COCA COLAk Galdakaon daukan ontziratze-lantegiko sarbidean berdin berdinak diren bi seinale daude sarrera galarazteko. Erdara hutsean dute testua: “Excepto vehículos autorizados”.