GETXOKO UDALA

43.3387367, -3.0081319

Balorazioa

13 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
48992
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

Getxoko Udalean datorren asteartean burutuko da Maiatzeko Osoko Bilkura. Gaur bertan heldu dira Getxoko Osoko Bilkuran parte hartzen duten alderdi ezberdinetara Osoko Bilkura horren gai-ordena eta mozioak. 11:34an heldu dira idazkaritzatik, idazkariaren barkamen eske batekin mozioak ez direlako itzuli. Era horretan euskaraz soilik idazten diren mozioak desabantailan gelditzen dira, 13 zinegotzi ez direlako euskaldunak.

behatokia

Or, 05/24/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Getxoko Udalak oztopatu egiten du hautetsi euskaldunek euren jarduna euskaraz burutu ahal izatea: taldeek erdara hutsean jasotzen dituzte txosten asko eta asko, euskarazko bertsioak oso berandu iristen dira, askotan gaiak eztabaidatu eta hilabete edo gehiagora, sarritan gaizki itzulita, beste batzuetan euskaratu ere ez dira egiten; osoko bilkurarako euskaraz aurkeztutako mozioak garaiz itzultzen dituzte, erdarazkoak ez ordea. Batzordeetan zinegotzi erdaldunak nagusi direnez gaztelaniaz jardun behar izaten dute itzulpen zerbitzurik ez dagoelako.

behatokia

Az, 05/29/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

2013 Azaroaren 29an

Aste honetan bertan, azaroaren 25etik 29ra, alderdi politikoen lanerako behar beharrezkoak diren hiru dokumentu argitara ekarri dira Gobernuaren aldetik Getxoko Udalean:

- Udalak egindako Parte Hartzearen azterketa txostena: ERDERA HUTSEAN
- Punta Begoñako galerien proiektu berria: ERDERA HUTSEAN
- Zaborren pliegoaren gainean enpresa ezberdineak Udalari egindako eskaintzez dagien balorazioa: ERDERA HUTSEAN

Horrez gain, Punta Begoñako galeriaren gaineko proiektu aurkezpenan, atzo goizean Areetako merkatu eraikinean areto betean, EHUko Unibertsitatetik parte hartu zuten taldekoek (Amaia Masera, Iñaki Antigüedad,…) Imanol Landa alkateak ez bezala, euren azalpen luzeak eman zituzten erdera hutsean, aretoan euskaldun ugari egon arren.
Nere hizkuntza eskubideak agerian urratuak zirela sentiturik, ezinegon handiz, aretoa utzi nuen.

Getxoko azken Osoko Bilkuran, azaroaren 26an, ondoko kompromiso hau onartu zen abenduaren 3ko euskararen egunaren deklarazioan bertan:
1.Gure herritarrei udal administrazioarekin dituzten harremanetan nahi duten hizkuntza erabiltzeko aukera bermatzeko. Herritarren eskubideak bermatzea eta defendatzea gizarte aurreratu eta demokratikoen ezaugarri nagusietakoa den heinean, gure udalak bermatu eta defendatu beharreko eskubidetzat jotzen baitu hizkuntza eskubidea bera ere.

Oso polita, baina auurekoak ikusita irain hutsa euskaraz bizi eta lan gure dogunentzat.

Euskaraz lan egin nahi duten alderdientzat, bestalde, desbentaja nabaria. Agian txostenak euskaraz helduko dira hilabete batzuren ostean.

behatokia

Or, 11/29/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Getxoko Udalean hezkuntza kontuez arduratzen den langileak ez daki euskaraz. Oso larria da, bera arduratzen delako hezkuntza kontu guztietan koordinazio lanak egiteaz Udalaren eta Getxoko ikastetxe eta elkarte guztien artean. Pentsa, euskara elkartearekin ere gaztelaniaz izaten du harremana! Mezuak euskaraz idatzi eta ulertzen ditu, baina gaztelaniaz erantzuten ditu. Eta telefonoz berba egiten dugunean, gaztelaniaz.

behatokia

Og, 02/20/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Getxoko Udalak argitaratu berriak ditu "Ambigú izeneko udal eraikinaren jabari publikoa emateko administrazio baldintza partikularren plegua, ostalaritzako establezimendu jatetxe gisa erabiltzeko. Udalak onetsi dituen baldintza berezi eta teknikoetan, ordea, ez da neurri eraginkorrik hartu herritarrek zerbitzua bi hizkuntza ofizialetan jaso ahal izango dutela ziurtatzeko. Esleipendunari ez zaio inolako hizkuntza-betebeharrik ezarri; bestetik, euskararen ezagutzari ematen zaion puntuazioa puntuazio osoaren %10era ere ez da iristen; kasurik onenean altzariak eta apaingarriak baino gutxiago baloratuko da euskararen ezagutza.

behatokia

Ar, 03/04/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Getxoko Udaleko Talde Politikoek badute espazio bat Udal aldizkarian bere eritziak bota ahal izateko. Talde politikoen lan hori antolatu ahal izateko, aldian behin, Udal Komunikazio Sailetik alderdi politikoei Udal Aldizkaria ze egunetan argitaratuko den eta textuak ze egunetarako egon behar duten informazioa dakarren orria igortzen zaie. Dokumentu hori erdera hutsean dator BETI.

behatokia

Al, 03/31/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Getxoko Udalak langile eta kargudun guztientzako duen intranet saretik, gaur "jende guztiarentzat", hau da sarean dauden guztientzat, Hiri Segurtasuneko Sailetik, Iñaki Gonzalez Gonzalez-ek Eusko jaurlaritzaren espektakuluei buruzko 44/2014 Dekretu berria bidali digu, erdera hutsezko mezu eta artxiboagaz, Dekretua bera euskaraz ere argitaratua egon arren, eta mezuaren hartzaile asko euskaldunak izan arren.

behatokia

Ar, 04/01/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Getxoko Udalak 2014ko apirilaren 2an argitaratu ditu Ereaga hondartzan duen LA TERRAZA edaritegia ustiatzeko baldintzak. Udal eraikina izan arren, eta bezeroei arreta zuzena emateko helburua izanik, langileek euskara ezagutzea ez da derrigorrezko baldintza izango. Euskararen ezagutza baloratu soilik egiten da (49 puntutik 5). Ereaga hondartzak udaldian bisitari piloa jasotzen ditu, Bizkaia osotik hainbat, eta horietatik asko euskaldunak.

behatokia

Az, 04/23/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Getxoko Udalak milaka bizkaitarrek erabiltzen duten Ereagako hondartzan dagoen La Terraza udal taberna lizitatuko du. Ez da beharrezkoa izango jendeari begira dauden langileak euskaldunak izatea, beraz, euskara erabili ahal izatea “zorte” kontua izango da.

behatokia

Al, 05/19/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Getxoko Udalaren intranetean bada tresna oso baliagarri bat telefono-gida izenpean. Bertan udal langile eta arduradun guztien telefono eta mail helbideak daude ikusgai.
Webaren euskara bertsioan ere, tresna erdera hutsean dago.

behatokia

Og, 05/29/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Getxoko Udalak maiatzean eginiko Hirigintza Batzordean gaztelania hutsean eskuratu zizkigun zinegotzioi hurrengo txostenak:
1. Ereagako hondartzara iristeko garraioari buruzko 3 txosten. Txosten horiek oinarri hartuta erabakiko da Ereaga hondartzan TAO ipini ala ez. Txosten horietako 2 kanpoko enpresa bati eskatu zitzaizkion. Hirugarrena Getxoko Udaleko Ingurugiro sailak egin zuen.
2. Manuel Gainza plazan ibilgailuentzako aparkalekua egitea aztertzeko txostena.
3. Romoko Itzubaltzeta auzoko Nagusien Etxea zaharberritzeko kostua aztertzeko Udal Arkitektuak eginiko txostena.

behatokia

Or, 05/23/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Getxoko Udalak maiatzean eginiko Ogasun Batzordean gaztelania hutsean eskuratu zizkigun zinegotzioi hurrengo txostenak:
1. Kaleko garbiketa, batze eta garraioaren inguruan Kontratazio zinegotziak eginiko Akordio proposamena.
2. INBISA enpresak garbiketa pleguetatik kanpo gelditu izanagatik aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.
3. Osoko bilkuran onartzeko datozen apirileko fakturen proposamen txostena.
4. Lanbideren bulegoak udal interesekotzat jotzeko ebazpen proposamena.
5. 14/2014, 15/2014 eta 18/2014 zenbakidun Interbentzio txostenak.
6. LAGUNDUZ enpresak apirileko osoko bilkurako erabakien aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa.
7. Adostasun proposamena INBISA enpresak aurkeztutako errekurtsoaren aurrean.

behatokia

Ar, 05/20/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Getxoko Udalak iragarki bi argitaratu ditu erdara hutsean gaurko Deian, 70-71 orrialdeetan, “European city of sport Getxo 2014 izenburupean”.

behatokia

Ig, 12/21/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

Bedaio

Posta-e. helbidea bedaio@guyhf.com
Webgunea http://bedaio.eus
Telefonoa 124567889
Helbidea Kale bakarra 1 · 12345 · Nedaio
Balorazioa

Lautadako Turismo Zerbitzua

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea http://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945302931
Helbidea Kale Nagusia, 7 · 01200 · Agurain
Balorazioa

Dulantziko Kultur Etxea

Posta-e. helbidea casacultura@alegria-dulantzi.net
Webgunea http://www.alegria-dulantzi.eus/es/ficha-98-CASA_DE_CULTURA_Micaela_Portilla.html
Telefonoa 945 420 830
Helbidea Herriko enparantza, 2 · 01240 · Alegria-Dulantzi
Balorazioa

ARRAZPI BERRI Kiroldegia Araia

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 945304888
Helbidea Ilarduibide, 2 · 01250 · Araia
Balorazioa

ARAIAKO LIBURUTEGIA

Posta-e. helbidea aasparrena.biblioteca@ayto.araba.eus
Webgunea
Telefonoa 945314642
Helbidea Ilarduibide, 6 behea · 01250 · Araia
Balorazioa

LAUTADAKO Kuadrila

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea https://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945 301 200
Helbidea Langarikara bidea plaza, 4 · 01200 · Agurain
Balorazioa