EUSKOTREN Bilbo

43.2548338, -2.9219236

Balorazioa

17 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.

Arloa
Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
48006
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

Urtarrilaren 15 eta 16an, Durangoko Alluitz eta Zabalarra kaleetako tren pasabideetan, langak edo pasaguneak aktibo zeudela iragartzeko kartelak zeuden langa-zutabeetan. Kartelak erdara hutsean idatzita zeuden. Honela zioten “Peligro/Paso de trenes/Bajada de barreras” eta “Paso a nivel operativo”.

behatokia

Ar, 01/15/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Martxoaren 20an Euskotrenen Durangoko geltokiko eskailera mekanikoak konpontzen ibili dira eta hesiak ipini dituzte goiko aldean zein behekoan. Hesiotan erdara hutsean ageri izan dira “Estamos trabajando para usted. Disculpe las molestias” testuak, gutxienez lau testu berdin, guztiak erdaraz baizik ez. Esaldi horrekin batera beste pare bat seinaletxo ere bazeuden hesiotan, horiek ere errepikatuak eta erdara hutsean.

behatokia

Az, 03/20/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gernikako tren-geltokian informazioa eskatzera joan nintzen, euskaraz, eta inolako azalpen barik gaztelaniaz erantzun zidaten (bide batez esan dezadan, erantzunak ez zuen galderarekin inolako zerikusirik, gizonak ulertu uste izan zuena besterik ez zidan esan). Gero autobus-geltokira joateko esan zidan. Hala egin nuen, eta gauza bera: euskaraz galdetu, inolako zerikusirik ez zuen erantzuna gaztelaniaz jaso.

behatokia

Or, 03/08/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

EuskoTrenek Gernikan duen geltokian Barik txartela kargatzean datuak euskaraz sartu arren gaztelania hutsean agertzen dira txartelean. Horrez gain, makinaren audio guztiak gaztelania hutsean dira.

behatokia

Ar, 09/10/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskotreneko Bilbo-Hendaia lineako trenetan, Usansoloko geltokira heldu aurretik ageri ohi den errotuluan "OSPITALAREN" berba azaltzen da, "OSPITALEAREN" beharrean; zehazki, ondokoa da azaltzen den esaldia: "HURRENGO GELTOKIA: USANSOLO. GALDAKAOKO OSPITALAREN [sic] AUTOBUSEN LOTUNEA".

behatokia

Al, 12/02/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko tren-geltokian ordutegi bat eskatu eta jaso dudan erantzuna izan da: "Háblame en castellano, por favor". Eta gaztelaniaz egin behar izan diot. Hau da, langileak euskaraz ez egiteaz gainera, nik, herritarrak, erdaraz egin behar izan diot. Euskara ez da ofiziala ala? Euskotren ez da enpresa publikoa ala?

behatokia

Az, 02/12/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Zarauzko tren-geltokian txartela erostera joan nintzen, euskaraz. Gizonak ulertuaren plantak egin zituen eta behar ez zen txartela eman zidan, prezioa gaztelaniaz esanda. Gaztelaniaz azaldu behar izan nion orduan zer nahi nuen.

behatokia

La, 11/09/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Boluetako tren-geltokian euskaraz eskatu nuen tren-txartela. Oso modu txarrean erantzun zidaten gaztelaniaz egiteko.

behatokia

La, 12/07/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bart, otsailak 16, Durangoko tren-geltokiko makinetan Barik txartela ezin kargatuz nenbilenez, bertako langilearengana jo nuen [euskaraz], eta gaztelaniaz egin eta eginarazi zidan. Ez du argi erabiltzaileak darabilen hizkuntzan (euskara zein gaztelania) egin behar duela arreta? Bestalde, jarrera ez zen oso profesionala izan, bestela ere; ez dakit, baina, (a) euskaraz egin niolako jokatu ote zuen horrela; (b) egun txarra ote zuen; (c) horrela jokatu ohi duen, alegia, laguntza eske doakion jendea lelotzat hartu eta horixe agerrarazi ohi duen, irri eginez, e.a. Azken baten, ez bainuen inongo gogorik eztabaidatzeko, (1) gaztelaniara makurtu nintzen, eta (2) harroputz jarreraz ez-ohartuarena egin nuen; lagundu ziezadan egin beharrekoa egiten, eta albait arinen etxeratzeko. Eta hizkuntza aldatu ez banu? Eta euskarari eutsi izan banio, Eusko Jaurlaritzaren kanpaina berriak euskaraz badakigun herritarroi eskatzen digun moduan? Ez du ardurarik Jaurlaritzak Euskotrenen eta Eusko Trenbide Sarean? Zeinek aldatu behar du txipa, euskaraz bizi gura dugun herritarron eskubideak behin eta berriro urratu ez diezazkiguten hamaika biderrez egunero?

behatokia

Al, 02/16/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arratsaldean, trenean (Euskotren), langile batek bidaiarioi billetea eskatzen jardun du, "billete, por favor" esanez. Euskara (ere) baliatu lezake... Esan dezaket zein ordutan-eta izan den, e.a. (Non: Bilborantz 17:10 aldera Durangotik igaro den trenean. Noiz: Basaurira heldu orduko). Baina ez dut uste langilea zein izan den argitzea merezi duenik, tamalez ohiko manera horixe izaten baita erdara hutsa baizik ez baliatzea, euskararen ofizialtasuna eta euskaldun herritarron eskubideak ukatuz. Esan behar dut, alabaina, "eskerrik asko" esan diodala 'Barik' txartela bueltatu didanean, eta euskaraz erantzun didala, "zeuri".

behatokia

Al, 03/02/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskotren-en zenbait geltokitako makinetan txartela sartzeko zirrikituetan "CARNET" berba ageri da erdara hutsean; adibidez, Durangoko hiru makinetan eta Atxuriko (Bilbo) batzuetan.

behatokia

Og, 03/26/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

'Barik' txartela Euskotrenen geltokietako tornoetatik pasatzean honako berba hau azaltzen da: "frankiciadun". Hau da osorik agertzen zaidana: "SARTU, MESEDEZ / Frankiciadun kopurua: [x] euro / Gainerako kopurua: [x] euro".

behatokia

Og, 03/26/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Donostia-Lasarte ibilbidea maiz egiten dut Euskotren zerbitzuan eta, duela jada zenbait denbora kexa agertu banuen ere, Lasarteko geltokian jarri dituzten bi langile berriek ere ez dakite euskaraz. Bertan izan nintzen, esaterako, pasa den irailaren 7an 14:30ak aldera. Horretaz gain, txartelak kargatzeko makinan ere ezin izan dut euskaraz aritu. Euskarazko botoiari sakatu ondoren, informazio guztia gaztelaniaz ageri zait; Donostian, Lugaritzen zein Lasarten. Eta, falta zena, ibilbidearen amaierako mezua gaztelania hutsean ematen dute.

Non dira euskaldunon hizkuntza-eskubideak?

behatokia

Al, 09/07/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eusko Trenbideak-ek ez digu nominak euskaraz izateko aukerarik ematen.

behatokia

Og, 11/12/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Tiketak aztertzen dituen langilearekin batera, ikasketa prozesuan dauden beste bi lankide agertu dira gaur. Berriak izanik, ez batak, ez besteak, ez dakite euskaraz.

behatokia

Az, 12/16/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Abadiñon Euskotren trena hartu dut 19:41ean Donostiarantz. Treneko bozgorailuetatik oharrak espainieraz bakarrik eman dituzte, "Andén en curva, cuidado al salir del tren" eta antzekoak.

behatokia

Ar, 12/22/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

EuskoTrenen Durangoko tren geltoki barruan erabiltzaileei zuzendutako ohar idatzian gramatika akats larria dago: "errespeta gaitezen" ikus daiteke "elkar errespeta dezagun" beharrean.

behatokia

Al, 12/28/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

Ertzantza

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea Igerobi bidea · 20180 · Oiartzun
Balorazioa

Bedaio

Posta-e. helbidea bedaio@guyhf.com
Webgunea http://bedaio.eus
Telefonoa 124567889
Helbidea Kale bakarra 1 · 12345 · Nedaio
Balorazioa

Korosti kafeak

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea Kale nagusia 20 · · Legazpi
Balorazioa

Idoia oinetakoak

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 943253099
Helbidea Nagusia 13 · 20230 · Legazpi
Balorazioa

Idoia oinetakoak

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 943253099
Helbidea Nagusia 13 · 20230 · Legazpi
Balorazioa

Ogiberri Kale Nagusia

Posta-e. helbidea legazpinagusia@gmail.com
Webgunea https://www.facebook.com/legazpinagusia
Telefonoa 943037993
Helbidea Kale Nagusia 12 Bis · 20230 · Legazpi
Balorazioa