Durangoko tren-geltokiak badu erabiltzaileendako aparkalekua. Iaz zabaldu zen eta apenas inork erabiltzen duen. Kontua da berri-berria dela eta ez dudala ulertzen zergatik ez gaituzten euskaldunak kontuan hartu, zergatik ez diguten batere begirunerik: (1) tiketak erdara hutsean daude (aurkiko testu inprimatua zein ifrentzuko testu aurreinprimatua); (2) aparkaldia ordaintzeko makina erdaraz baizik ezin daiteke erabili; (3) ordainagiria erdaraz baizik ezin daiteke eskuratu; (4) ordaintzeko makinan hainbat ohar itsatsi dituzte erdara hutsean (tarifen berri ematen duen argibide orria; eta "monedas", "tarjetas" eta "ticket" ohartxoak); (5) gauez autoak ateratzeko atetzarra ixten baitute, honakoa dute idatzia atean bertan: "para abrir la puerta introducir ticket"; (6) ohol batean hiru orri daude, bat elebiduna da, beste biak, berriz, erdaraz daude; (7) euskara (eta gaztelania) ageri diren errotulo apurrek euskarazko testua akastuna dute: "Aizearen [sic] instalazioa gelditzeko botoia / Pulsador de paro instalación aire"; (8) Behin autoa aparkaturik geltokira oinez sartzeko nondik jo behar den ageri diren ohar guztiek honela diote: "Geltoki [sic] / Estación / Kutxa automatikoak / Cajeros automáticos". (9) Horman ere, hizki handietan "GELTOKI / ESTACIÓN" idatzita dago, aparkalekutik geltokira sartzeko atearen parean.