EUSKO JAURLARITZA - Segurtasun Saila - HERRITARRENTZAKO ARRETARAKO GUNEA

42.8591656, -2.6817918

Balorazioa

5 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
01001
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

Duela bi egun Ertzaintzak Bilboko Autonomia kalean duen komisaldegira joan nintzen, semeak ertzaintzak sinatutako baimena behar zuelako Baionara egun pasa joan ahal izateko. Ez lehen harrera egin zidanak, ezta baimenerako datuak hartu zizkidanak ez zekiten euskaraz. Euskaraz artatzeko ahaleginik txikiena ere ez zuten egin. Agiria euskaraz egingo zidaten galdetu nuen eta bost hizkuntzetan zegoela erantzun zidaten.

behatokia

Al, 06/10/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gaur goizean Zarauzko Ertzain etxera salaketa bat jartzera joan naiz. Harrerako Ertzainak ez zekien euskaraz eta erdaraz esan diot, mesedez, ertzain euskaldun bat bahi nuela nire deklarazioa egiteko. Hasieran baiezkoa esan badit ere, handik minutu gutxira beste ertzain bat atera da eta honakoa esan dit: "estoy yo solo y no se euskera, si quieres declarar en euskera vienes a la tarde o te vas a Azkoitia". Zarauzko Ertzain etxean euskaldunon hizkuntza eskubideak urratuak izan dira berriro ere...

behatokia

Al, 11/18/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gaur arazoak izan ditut ertzainen patruila batekin mesedez euskaraz hitz egiteko eskatu diedanean. "NO!!" erantzun didate. Hori ikusita, nire eskubideak urratzen ari zirela esan eta nirekin euskaraz hitz egiteko eskatu diet berriz. Haien erantzuna ni eta nirekin zegoen pertsona identifikatzea izan da.

behatokia

Og, 12/04/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Apirilak 24, arratsaldeko 19:30. Pasai Donibane sarreran ertzaintzaren kotxe batek gelditu gintuen ni eta nire nire laguna kotxean gindoazela. Gerrikorik gabe gindoazelako salatu egingo gintuztela esan ziguten. DENA ERDARA HUTSEAN.
Guk hau ikusirik, mesedez, euskaraz egiteko esan genien. Gure harridurarako behartuak ez zeudela esan ondoren erdaraz jarraitu zuten.
Guk gure haserrea erakutsi genien eta eztabaidan hasi ginen beraiekin. Halako batean ertzainetako batek euskaraz ez zidala egingo "porque no me da la gana" ere erantzun zidan.

Ia ordu bete pasata isuna ematera gerturatu ziren ertzainak. Isuna erdara hutsean idatzia zegoela ikusirik, ez genuela hartuko esan genien. Orduan, euskaraz hitz egiten zuen ertzain bati hots egingo ziotela eta pixka bat itxaroteko eskatu ziguten.
Momentu bat beranduago, beste ertzain kotxe bat azaldu zen eta bertatik euskaraz ulertzeko moduan hitz egiten zuen ertzaina jaitsi eta guregana zuzendu zen. Gure harridurarako, erdaraz idatzitako isunean jartzen zuena azaldu besterik ez zigun egin. Guk mesedez isuna euskaraz idazteko eskatu genion, ezezko borobila jasoaz. Hau gutxi ez, eta plaka zenbakia eskatuta "nik neria, ez dizut emango!" esanda kotxean sartu eta alde egin zuen.

Isunak bertan geratu ziren, lurrean botata eta ertzain etxera abiatu ginen kexa jartzera.

Lehenengo Errenteriara.
"Hola, buenas tardes"... harrera polita!
Euskaraz hasi ginen azaltzen gertatutakoa eta..."en castellano por favor". Guk hau ikusirik, euskaraz hitz egiten zuen ertzain batekin hitz egin nahi genuela esan genion. Pixka bat itxaron ondoren, hasi ginen ertzainari gertatutakoa euskaraz azaltzen. Honek, trafikoko isuna zela eta berak ezin zuela ezer egin eta Oiartzunera joateko esan zigun.

Noski, han abiatu ginen Oiartzunera.
Bertara iritsita, hasi ginen bertako ertzainari zer gertatu zen kontatzen eta honek isuna euskaraz jasotzea gure eskubidea zela esan ondoren ondokoa ere esan zigun:
"Agian isuna jarri dizueten agenteek ez zekiten euskaraz eta horregatik egin dute isuna erdaraz". Ertzainak ez dira gai nire eskubideak bermatzeko?...
"Euskara ez da arma bat, eskubide bat da, eta ez erabili gure aurka" hau ere entzun genuen...

Azkenean, hiru orduren ondoren lortu genuen isuna euskaraz egitea.
-Zergatik galdu behar ditut nire bizitzako hiru ordu ertzaintzaren isun bat euskaraz jasotzeko?
-Zergatik jasan behar ditut horrelako umiliazioak nire eskubideak bermatu behar dituztenen aldetik?

behatokia

Or, 04/24/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Abuztuaren 13an Zarauzko ertzain etxera joan nintzen salaketa bat jartzera. Salaketa hartzeko/idazteko euskaraz zekien ertzainik ez zela esanda, gaztelaniaz jarri behar izan nuen salaketa. Esan nien, ez duela euskaraz dakien ertzain batek libre egon behar salaketa euskaraz egin ahal izateko, ertzain guztiek jakin beharko luketela euskaraz; gaztelaniaz ez dakien ertzain bat egotea ulertezina litzatekeela...

behatokia

Og, 08/13/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

Bedaio

Posta-e. helbidea bedaio@guyhf.com
Webgunea http://bedaio.eus
Telefonoa 124567889
Helbidea Kale bakarra 1 · 12345 · Nedaio
Balorazioa

Lautadako Turismo Zerbitzua

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea http://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945302931
Helbidea Kale Nagusia, 7 · 01200 · Agurain
Balorazioa

Dulantziko Kultur Etxea

Posta-e. helbidea casacultura@alegria-dulantzi.net
Webgunea http://www.alegria-dulantzi.eus/es/ficha-98-CASA_DE_CULTURA_Micaela_Portilla.html
Telefonoa 945 420 830
Helbidea Herriko enparantza, 2 · 01240 · Alegria-Dulantzi
Balorazioa

ARRAZPI BERRI Kiroldegia Araia

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 945304888
Helbidea Ilarduibide, 2 · 01250 · Araia
Balorazioa

ARAIAKO LIBURUTEGIA

Posta-e. helbidea aasparrena.biblioteca@ayto.araba.eus
Webgunea
Telefonoa 945314642
Helbidea Ilarduibide, 6 behea · 01250 · Araia
Balorazioa

LAUTADAKO Kuadrila

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea https://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945 301 200
Helbidea Langarikara bidea plaza, 4 · 01200 · Agurain
Balorazioa