EUSKO JAURLARITZA - SEGURTASUN SAILA

43.2507222, -2.023337

Balorazioa

23 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.1.

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
01010
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

Gipuzkoako Udal bateko arduradun modura SOS DEIAKera deitu nuen herriko bidean lur jauzi bat zegoela informatzeko otsailaren 10ean arratsaldeko 8etan. Euskaraz ez zekiela eta gaztelaniaz hitz egiteko esan zidan deia hartu zuenak. Abisua hartu eta beste datu batzuk eskatzerakoan beste pertsona batek deitu zidan eta honek ere ez zekien euskaraz.

behatokia

Ig, 02/10/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gaur, otsailak 25, Twitterreko @112_SOSDeiak erabiltzaileak, alegia Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako zuzendaritzak, ondoko tweet edo txio ulergaitza bota du: "Ertzaintza-ren Txakur-Unitateak baztertzen du Bilbon eroritako aldamioko hondarren artean harrapatuago egon dadila".
https://twitter.com/112_SOSDeiak/status/306097320863354880

behatokia

Al, 02/25/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

EAEko poliziaren @ertzaintzaEJGV Twitter kontutik eginiko txiorik gehien-gehienak erdaraz daude, apenas euskarazkorik ageri ohi den. Apirilaren 1etik 21era artekoak aztertu ditut eta honakoa da emaitza: 56 txio gaztelaniaz eta 6 txio baino ez euskaraz.

behatokia

Ig, 04/21/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Uztailaren 11n goizaldeko 01:50 aldera istripu bat ikusi nuen Bidegoianen. 112ra deitutakoan euskaraz ba al zekien galdetu nion langileari eta "mejor en erdera" erantzun zidan. Ordutik aurrera gaztelaniaz aritu behar izan nuen. Tartean ulertzen ez nuen zerbait galdetu zidan eta ezin niola erantzun hitzaren esanahia ezagutzen ez nuelako esan behar izan nion.

behatokia

Og, 07/11/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Ertzaintzak Donostiako Antigua auzoan duen egoitzara deitu dut (943588606 zenbakira) arratsaldeko 17:00etan. Telefonoa hartu didanak gaztelaniaz hitz egin dit. Euskaraz atendituko nauen norbait bazegoen galdetu diot eta ezetz erantzun dit. Hori horrela, zerbitzurik jaso gabe gelditu naiz.

behatokia

Az, 05/15/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Uztailaren 24 goizean Oreretako Ertzain-etxetik dei bat jaso nuen. Nik euskaraz erantzun eta tutik ez zuela ulertzen esan zidan telefonoz beste aldean zegoenak, gaztelaniaz egin behar niola. Arratsaldean polizia-etxea joan behar izan nuen eta sarrerako ertzainak ea zertara nindoan galdetu zidan. Nik euskaraz erantzun nion eta goizean telefonoz bezala, gaztelaniaz hitz egin behar niola esan zidan.

behatokia

Az, 07/24/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Ertzaintzak erdara hutsezko bide-seinalea ipini du gaur Bilbo-Donostia errepidetik Iurretako herrigunera sartzeko lehendabiziko sarbidean. Honela dio: “Ertzaintza-Kontuz/Policia –Atención. Calle Maspe cortada. A durango desvío por variante”.

behatokia

Og, 06/06/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Hernanitik Goizuetarako GI3410 errepidean gerarazi ninduten ekainaren 2an bi ertzainek abiadura muga gainditu nuela eta isuna jartzeko. 1 ertzaina gaztelaniaz zuzendu zitzaidan lehen unetik. Nik euskaraz erantzun arren gaztelaniaz jarraitu zuen. Ondoren biak furgonetara joan ziren eta itzuli zirenean 2 ertzainak eman zizkidan azalpenak euskaraz. Hori ikusita, azalpenak eskatu nizkion 1 ertzainari, ea zergatik ez zidan hasieratik aukerarik eman bere lankidearekin euskaraz aritzeko. Erdaraz esan zion lankideari emateko niri bere datuak kexa jarri nahi banion ere “pero espera que habrá que decírselo en euskera que igual no entiende” erantsiz ni datuak hartzera nihoala ikusita. Nire eskubidea zela erantzun nion, eta orduan berak ere bere eskubideak ezagutzen zituela erantzun zidan eta Konstituzioak gaztelania jakitera derrigortzen nauela.

behatokia

Az, 06/12/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Ertzaintzak isuna jarri zidan ekainaren 2an Hernanin abiadura muga gainditzeagatik. Nik euskaraz egin nien une oro, baina, hala ere, gaztelaniaz bete zuten isuna.

behatokia

Ig, 06/02/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, bizkidetza sustatzeko planaren barruan hitzarmena sinatu du Ertzaintzarekin, DBH3 eta DBH4ko ikasleei droga-kontsumoak, sare sozialak eta abarrek izan ditzaketen arriskuei buruzko hitzaldiak emateko. Azaroaren 6an Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean eman zieten hitzaldia Kurtzebarri BHIko ikasleei. Ikasleok D eredukoak dira. Bada, hitzaldia ematera joan zen ertzainak "Mi nivel de euskera es muy básico y voy a hablar en castellano" hitzekin ekin zion hitzaldiari, eta handik aurrerako azalpen guzti-guztiak gaztelania hutsean eman zituen.

behatokia

Az, 11/06/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Urriaren 9an, 19:30 aldera, 2 ertzain etorri zitzaizkigun Azpeitiko taberna batera. Ertzainetako bat ez zen euskalduna eta ezin izan nuen harekin euskaraz hitz egin. Bigarren ertzainarekin euskaraz egiten saiatu nintzen, baina honakoa erantzun zidan ironia tonuan: “Tú tranquilo que entiendo castellano”. Gauzak horrela gaztelaniaz egitera behartuta sentitu nintzen.

behatokia

Az, 10/09/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Urriaren 16an, gaueko 23:30 aldera, Zarauzko ertzain-etxeko 10 ertzain etorri zitzaizkigun Azpeitiko tabernara. “Inork euskaraz badaki?” galdetu nien nik eta ertzainetako batek mehatxuzko “No” lehor batekin erantzun zidan, begirada desafiatzailez. Ondorioz, ezin izan nuen haiekin euskaraz jardun.

behatokia

Az, 10/16/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Herrietako jaietan suzko zezenak eramaten dituztenek lan hori egiteko prestakuntza frogatu behar dute. Eusko Jaurlaritzaren eskumena da suzko zezenak eramateko prestakuntza ematea. 2013ko uztailaren 22an ikastaro horietako bat antolatu zuen Jaurlaritzak eta gaztelaniaz izan zen. 2014ko otsailaren 21erako “Suzko zezenerako prestakuntza, aditutzat jotako kontsumitzaile taldeen arduradunentzat” ikastaroa antolatu du Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Akademian. Ikastaro hau ere gaztelaniaz izango da.

behatokia

Og, 02/13/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Udaltzain lan-poltsa bat eratzeko oposizio-lehiaketa baten deialdia egin berri du Arkautiko (Araba) polizia-ikastegiak, Polizia eta Larrialdietako Euskal [EAEko] Akademia delakoak. Nola liteke euskara ez izatea derrigorrezkoa jendaurreko halako lanpostuetara eta, adibidez, garbitzaile-lanpostuetarako bigarren eskakizuna izatea?

behatokia

Og, 03/06/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Ordiziako tren geltokiko segurtasun zaindariek deituta zazpi-zortzi ertzain inguru etorri ziren guregana joan den maiatzaren 1ean. Lehenengoak gazteleraz egin zigun; euskaraz egiteko eskatu genion, eta ezetz, egiteko guk gazteleraz erantzun zigun. Orduan, plaka zenbakia eskatu genion eta lehenbizi gazteleraz azaltzeko zer gertatu zen.
Guk ezetz, hemengo hizkuntza ofiziala dela euskara eta euskaraz egin nahi genuela. Ertzain guztietatik norbaitek euskaraz egiteko eskatu genien berriro eta azkenean ertzain bat euskaraz hasi zitzaigun, esanez gazteleraz egiteko, besteek ulertzeko, errespetoz eta guk erantzun genion, ez behartzeko gazteleraz egitera, gure hizkuntza euskara delako. Azkenean eztabaida ezertan geratu zen, baina txartela Ordizian atera zuten bi lagunen datuak hartu zituzten.

behatokia

Og, 05/01/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gaur eguerdian N-634 errepidean Iurretako hirigunerako lehen sarbidean Ertzaintzak erdara hutsezko bide-seinalea ipini du. Honela dio: “Ertzaintza-Kontuz/Policia –Atención. Calle Maspe cortada. A durango desvío por variante”. Duela urte bete kexa bera egin nuen. Segurtasun sailetik erantzun zidaten gai honetan eskumena duenari jakinaraziko ziotela kexa, agenteei berriz ere gogora ekar diezaien mezu guzti-guztietan bi hizkuntzak erabili behar dituztela. Gainera sailak aldiro-aldiro Ertzaintzaren hizkuntza-paisaia behar bezala dagoen jakiteko azterketak egiten dituela zioen gutunak, eta eskuliburu bat ere badutela, errotulazioa nola egin ezartzen duena, irizpide orokorren bitartez, erakunde osoak berdin eta batera joka dezan hizkuntza kontuetan.

behatokia

Og, 06/12/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Irungo Ertzaintzara joan naiz arratsaldeko 17etan eta harrera egiteko zegoen ertzainak tutik ere ez zekien euskaraz. Ahalegindu da nik gazteleraz egin nezan, baina ez du lortu, eta nire eskaerarekin barrura sartu da norbaitek itzul ziezaion. Beste dokumentu bat ekarri du eta nire aurrean jarri du ezer esan gabe. Euskaraz galdetu diot ea hura bete behar ote nuen eta nola edo hala baietz esan dit.

behatokia

Ar, 07/22/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Atzo kontrol batean geldiarazi ninduen Ertzaintzak Bergaran, AP1 autopistako irteeran, arratsaldeko 18:00etatik-19:00etarako tartean. Euskalduna naizenez euskaraz zuzendu nintzaien, baina orduan jarrera aldatu eta erdaraz hasi ziren. Agenteen hitzetan euskararekiko amorrua nabaritzen zen. Ez nuen ulertzen eta egoera okertzen joan zen nire harridurarako. Euskaraz hitz egiteko eskatu nien. “Tienes que saber español. Por tonterias como el euskera no la vamos a liar, …” eta antzeko komentarioak egiten hasi ziren. Isildu egin nintzen. Pasarte hartatik ahal zen azkarren ateratzea besterik ez nuen nahi. Bigarren mailako herritar sentiarazi ninduten eta gertaera salatu nahi dut.

behatokia

Og, 08/14/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

SOS DEIAK-ek Twitter bidez zabaltzen dituen txioak euskaraz ere idatziak egoten diren arren, akats ugari izaten dituzte. Txio bakoitzeko bat bederen. Euskaldunok ez dugu ongi idatzitako testuak irakurri ahal izatea merezi, ala?

behatokia

Az, 03/18/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Uztailaren 20an 19:00ak aldera Karraspio (Mendexa) hondartzatik irteteko bidean ertzainek alkohol kontrola ezarri dute, noranahikoa bide erdian geldirik. Bada, ertzainak ez zaizkigu euskaraz zuzendu gelditu gaituztenoi.
Bestalde, kontrola seinaleztatzeko erabili duten tramankulua ez zegoen euskaraz idatzia. Tramankuluak lau alde ditu eta lauetan testua gaztelaniaz baino ez: "Alcohol / Control".
Zergatik? Zergatik jokatzen dute ertzainok/Ertzaintzak, ahoz zein idatziz, euskara -lurrotan-ofiziala ez balitz bezala? Noiz arte? Zergatik ez dute legedia betetzen? Zergatik herritarrok ibili behar dugu honela, kexaka? Kontuan hartu bedi ez naizela ausartu argazkirik egiten. Segurutik kargu hartuko zidaten-eta argazkirik egin banu. Eta kargu hartu ere, gainera, erdaraz, nola ez... Eta zer? Komeriak beste behin, enegarrenez? Euskaldunok eskubiderik ez?

behatokia

Al, 07/20/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Ekainaren 3an Errenteriako ertzain-etxera joan eta harreran zegoen agentea ez zen euskalduna. Lotsagarria iruditu zitzaidan. Gaztelaniaz hitz egitera behartu ninduen eta deseroso sentitu nintzen. Ondoren, ertzain-etxeko arduraduna izan zitekeena azalpen batzuk ematera atera zen eta ez zizkigun azalpenak euskaraz eman, euskaldunak existituko ez bagina bezala.

behatokia

Az, 06/03/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Lau ertzain talde edo mota ezberdinekin egon arren, batekin ere ezin izan nuen euskaraz adierazi eta salatu gure dendan egindako lapurketa

behatokia

Az, 12/23/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

SOS Deiak-en twitter kontutik euskaraz aritzea ez da nahikoa, ondo idatzi beharko litzateke. Zerbitzu publiko bat den heinean, eredu izan beharko luke.

behatokia

Al, 01/04/2016 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

Lautadako Turismo Zerbitzua

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea http://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945302931
Helbidea Kale Nagusia, 7 · 01200 · Agurain
Balorazioa

Dulantziko Kultur Etxea

Posta-e. helbidea casacultura@alegria-dulantzi.net
Webgunea http://www.alegria-dulantzi.eus/es/ficha-98-CASA_DE_CULTURA_Micaela_Portilla.html
Telefonoa 945 420 830
Helbidea Herriko enparantza, 2 · 01240 · Alegria-Dulantzi
Balorazioa

ARRAZPI BERRI Kiroldegia Araia

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 945304888
Helbidea Ilarduibide, 2 · 01250 · Araia
Balorazioa

ARAIAKO LIBURUTEGIA

Posta-e. helbidea aasparrena.biblioteca@ayto.araba.eus
Webgunea
Telefonoa 945314642
Helbidea Ilarduibide, 6 behea · 01250 · Araia
Balorazioa

LAUTADAKO Kuadrila

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea https://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945 301 200
Helbidea Langarikara bidea plaza, 4 · 01200 · Agurain
Balorazioa

AGURAINGO JOLASTOKIA

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea Fueros kalea, 17 · 01200 · Agurain
Balorazioa