EUSKALTEL S.A. - EUSKARAREN HIZKUNTZ KALITATEA

43.2955357, -2.8849016

Balorazioa

16 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.

Arloa
Arloa
Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
48160
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

Herritarrak azaldu bezala, Euskaltelen web orrian euskarazko aukera erabili nahi izan zuen urtarrilaren azken egunetan eta ez zuen lortu. Enpresarekin hitz egin eta gauza puntuala zela esan zioten, berriro saiatzeko... Baina web orrian euskarazko aukera ez dabillela ziurtatu du. Egoera hau ez zen egun bateko gauza izan, urtarrilaren azken egun askotan ibili zen. Herritarrak dionez, erabiltzaile berria da, beraz ezin du esan egoera hau gertatu arte nola funtzionatzen zuen.

behatokia

Az, 01/23/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskaltelera euskaraz bidali nuen mezua eta erdaraz jaso nuen erantzun automatikoa .

behatokia

Az, 05/08/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskaltelek igorritako aurtengo kalitatearen astearen balantzea jaso dut eta atxikian dauden artxiboak gaztelera hutsez daude, beste behin ere.

behatokia

Or, 12/13/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskalteli adierazi diogu 7 aldiz gurekiko harremana euskaraz izatea nahi dugula (edo euskaraz eta gaztelaniaz bestela). Hala ere, azken bolada honetan gaztelania hutsean diren mezuak bidaltzen dizkigute enpresara; honelakoa, adibidez: “Hola, Le informamos que ya puede consultar la factura de Febrero en el Área Cliente. Recuerde que esta factura tiene validez legal para cualquier gestión que necesite realizar. Gracias por utilizar los servicios de Euskaltel."

behatokia

Ar, 03/18/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskaltelekin beti izan ditut kontratuak-eta euskaraz, eta fakturak euskaraz jasotzen ditut. Duela gutxi “Egunero Konekta” delako tarifara aldatu naiz. Bada, geroztik, egunean-egunean lehendabiziko aldiz konektatzen naizenean, erdara hutsezko mezua azaltzen zait. Bertan “Eu” sakatuta ere pantaila ez da aldatzen.

behatokia

Ar, 04/08/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskaltelek linea berria jarri digu eta izenpetu beharreko papera gazteleraz baino ez du eskaini. Badakite gurekiko harreman hizkuntza euskera izan behar dela.

behatokia

Ar, 05/13/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskaltelen matxura bat izan dugu eta teknikaria instalazioa berrikustera etorri denean, lan agindua gazteleraz eman digu.

behatokia

La, 05/17/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskaltelek biharko III. Kirol Eguna iragartzeko publizitatea erdara hutsean argitaratu du prentsan. Correokoa da argazkikoa. Euskarazkorik ez dut inongo egunkaritan ikusi. Iragarkian Bilboko udalaren logoa ageri da.

behatokia

Or, 05/30/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskaltelera deitu eta hartzailea gaztelaniaz soilik mintzatu da, ni euskaraz aritu arren. Euskaldun batekin jartzea nahi nuen galdetu dit kontsulta euskaraz burutu ahal izateko. Hau da, lehen arreta egiten zegoen pertsona elebakarra zen. Lotsagarria egoera.

behatokia

Az, 09/17/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskaltelen 1717 zenbakira hots egin eta deiaren arrazoia zehazteko entzuten den lehen mezua gaztelania hutsean dago.

behatokia

Al, 11/03/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskaltelen 1717 zenbakira hots egin nuen eta langileak euskaraz harrera egin zidan arren, ondorengo inkesta gaztelania hutsean egin zidaten.

behatokia

Og, 09/18/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Uztailaren bukaera aldera Euskaltelek Donostiako Miracruz kalean duen saltokitik pasa eta harrera ez zen euskaraz izan.

behatokia

Al, 07/28/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Abenduaren 29an goizean Bilboko Victor kalean dagoen Euskalteleko bulegora joan behar izan nuen telefonoaren kontu bat konpontzera. Euskaraz eskatu eta harrera egin zidan saltzaileak euskaraz ez zekiela eta "háblame en castellano" esan zidan. Ingelesezko hitz bat agertzen zen mugikorrean eta berak: "No trabajo en euskera ni en inglés". Tienes que llamar al 1718 esan zidan.

behatokia

Al, 12/29/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Groseko auzoko Miracruz kalean dagoen EUSKALTEL dendan sartu nintzen eta bertan zegoen langileari galdetu nion ea euskara ote zekien. "Piska bat, pero prefiero el castellano." erantzun zidan. Nik, aldiz, "Yo prefiero el euskara" erantzun nion eta orduan berak "Pues tienes que ir a otra tienda" erantzun zidan.

behatokia

La, 09/05/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Euskalteletik teknikoa bidali didate etxera routerrarekin arazoa nuelako. Euskaraz egin diot harrera eta berehala ohartu naiz ez duela ongi hartu nik euskaraz egitea. Routerra aldatu dit, eta joan aurretik sukaldean seinalea ongi hartzen zela egiaztatzeko eskatu diot. “Ya está, ya está. No ves que ya te he cambiado el router” esan dit zakar, eta alde egin du egiaztapenik egin gabe. Sukaldean seinalerik gabe jarraitzen nuenez Euskaltelera deitu dut eta berriz itzuli behar izan du teknikoak, ez oso gogo onez, eta zakar samar hitz egin dit, ea zer nahi nuen galdezka. Errespetua eskatu diot, bezero bezala eta euskaldun bezala, eta hika-mika izan dugu. Azkenean etxetik bidali dut. Euskaltelera deitu dut berriro, eta gertatu zaidana azaltzean telefonoa hartu duen enplegatua urduritu egin da eta deia eseki dit. Aurrera beharrean atzeraka goaz. Euskaltelek bezeroen hizkuntza-eskubideekin ardura gehiago zuela pentsatzen nuen.

behatokia

Al, 10/05/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Matxuren telefonora deitzean gaztelera hutsean hitz egiten du erantzungailu automatikoak. Ez du euskaraz aritzeko aukerarik ematen.

behatokia

Al, 01/11/2016 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

MOVISTAR - TOLOSA

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea · 20400 · Tolosa
Balorazioa

MOVISTAR

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea · 28050 · Madrid
Balorazioa

JAZZTEL TELECOM S.A.

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea · ·
Balorazioa

YOIGO

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea · · Donostia-San Sebastián
Balorazioa

ORANGE Paris

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea 78, rue Olivier de Serres - paris · ·
Balorazioa

ONO - MADRID

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea C/Emisora, 20 · 28224 · POZUELO DE ALARCON
Balorazioa