EROSKI - EUSKARA PLANAREN KOORDINATZAILEA - IRATZEDER MENDIKUTE

43.1313421, -2.5597311

Balorazioa

31 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.2.

Arloa
Arloa
Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
48230
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

Eroskik saldu eta harendako espreski botilaratuta dagoen Bustinza ardoaren etiketak gaztelania hutsean ageri dira.

behatokia

Ar, 12/03/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroskik merkaturatzen duen Belle xanpu markako produktuetan euskarak ez du batere tokirik. Dena gaztelanian ageri da. Herritarrak dioenez, ematen du azken urteetan Eroskik atzeranzko urratsak egin dituela.

behatokia

Al, 11/11/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Abenduaren 11n Eroskiren webgunera jo dut saltoki bati buruzko informazioa eske. Gaztelaniazko bertsioan zabaldu zait orria, baina kontsulta euskarazko bertsioaren bidez egiten saiatu naiz. Ezin izan dut, ordea, euskarazko bertsioa ez dagoelako eskuragarri. Ondoko oharra ageri da hizkuntzaz aldatzen saiatzerakoan: "Estamos trabajando para ofrecerte lo antes posible las versiones en catalán, euskera y gallego. Disculpa las molestias."

behatokia

Az, 12/11/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroskin gero eta euskara gutxiago erabiltzen dute:

a) Produktuen etiketaia: azken boladan, produktu askotan euskeraz ikusten den bakarra produktuaren izendapena da eta beste guztia gaztelera hutsean. Informazio osagarria, semaforoa adibidez, gaztelera hutsean dago. Orain 3-4 urte euskeraren presentzia informazioaren %70tik gorakoa bazen ere, gaur egun %5-10 ingurukoa da.

b) Errotulazioa: ez dago inolako orekarik. Batzutan euskeraren presentzia nahiko egokia da baina beste batzuetan gaztelera %80tik gorakoa da. Kutxazainen inguruko gehiena, gehien bat gaztelera hutsean

c) Aldizkaria. Euskerazkoa askotan ez dago. Ezin da %50 euskeraz egongo den aldizkaria banatu?????

d) Etxerako zerbitzua: azken informazio orria, gaztelera hutsean

behatokia

Or, 01/03/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Postontzian "TEKNOLOGIA" izenburua duen Eroskiren publizitate-liburuxka jaso dudalako eta bertan euskara lehenesten delako. Dena dela, taula eta ezaugarri teknikoak gaztelania hutsean daude eta horregatik hurrengorako horiek ere euskaraz eskain ditzan eskatu nahi nioke Eroskiri.

behatokia

Az, 10/30/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroski supermerkatuan banatzen duten txartel berri bat gaztelera hutsean egiten dute.

behatokia

Or, 02/28/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Aurrekoan Iruñeko Hiper Eroskira joan eta bezeroari arreta gunean euskaraz harrera egin zidaten arren, bertan ziren afixa eta testua guztiak gaztelaniaz ikusi nituen, baita zerbitzuaren izena ere bai.

behatokia

Az, 05/07/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Deustuko Eroskietako batera joan naiz eta bertan bezeroek hartzeko aldizkari bat egon da: Travel.

Badakit aldizkari hau estatu mailan egiten dela baina estatuko beste hizkuntzetan ere egon beharko litzateke, edo folleto xumeagoak egin lurralde bakoitzerako, baina hemen gutxienez bi hizkuntzetan behar dugu, Hizkuntz Eskubideen Dekretua betetzeko eta, Eroskin astero erosketak egiten ditugun euskaldunok bigarren mailako erosletzat ez hartzeko.

behatokia

La, 05/31/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroskiren publizitate liburuxka bat utzi didate etxean eta guztia gaztelania hutsean dago. Eroskiko eroslea naiz eta ez dut ulertzen zergatik egiten digun horrelako mespretxua euskal hiztunoi.

behatokia

Ar, 06/03/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroski Garberako elektrotresnen gunera joan eta euskaraz atenditzen zuen inor ez zegoen. 3 langileetatik batek ere ez zekien euskaraz. Ez didate gazteleraz hitz egitea beste aukerarik eman.

behatokia

Og, 06/12/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Otsailean, martxoan eta ekainean Eroskik publizidadea erdera hutsean bidali dit. Ez da bakarrik hilabete hauetan izan, oso ohikoa da hau. Orrialde askoko liburuxkak bidali eta hitz bat bera ere ez euskaraz, lotsagarria. Iruñean jaso dut publizidadea. Nafarroako euskaldunok eskubiderik ez ala? Hau al da Eroskik gertutasuna eta bertokotasuna saltzeko duen modua? horrela segituz gero adibidez Mercadona bezain gertu sentituko dut nik, edo bezain urrun...

behatokia

La, 03/01/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Abadiñoko Eroskin erdara hutsean dute larrialdietarako irtenbideetako idatzi kartel parea; ondokoa ageri dute: : "Atención / Importante / Salida de emergencias / No obstaculizar / Seguridad". Kutxen lerroa amaitzen den tokian daude; azken kutxaren eta bertako kalitatezko produktuen gunearen arteko irtenbide larriuneetarakoan.

behatokia

Az, 07/02/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroskiko euskarazko orrian sartu eta "Denden bilatzailea" botoiari sakatu ondoren, informazio guztia gaztelaniaz agertzeaz gain, erdarazko orrira eraman nau; menu guztiak eta gainontzeko guztia gaztelaniaz dago. "Entzuten dizugu" atalarekin berdin gertatu zait.

behatokia

Og, 10/23/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroskik Garbera merkataritza gunean duen mugikorrentzako postuan langile erdalduna topatu nuen eta segurtasunekoak ere ez zekien euskaraz.

behatokia

Og, 09/18/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

EROSKI CLUBek bazkidea naiz. Abenduko eskaintza pertsonalizatuaren berri ematen duen esku-orria ez dut euskaraz jaso, gaztelania hutsean bidali didate.

behatokia

Al, 12/15/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroskin internet bidez erosketa bat egin ondoren egutegi bat bidali digute opari gisa. Egutegi horren lehenengo orria gaztelania huts-hutsean da. Barruan gaztelania da nagusi, euskara beste hizkuntza batzuekin ere erabiltzen den arren.

behatokia

La, 12/27/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroskira joan ginen enpresa opari bat erosteko eta faktura eskatzean gaztelera hutsean eman ziguten. Horrez gain, "Vizcaya" idatzita dute, legezkoa ez dena

behatokia

Ar, 12/30/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroski Visa txartela eskuratzeko dokumentazioa euskara hutsean entregatu didate (gutunazal bat zenbait agirirekin), nik hala eskatu gabe, beraiekin izandako elkarrizketa euskaraz izan ondoren; galdetu gabe hala nahi ote nuen eta automatikoki, naturaltasunez.

behatokia

Og, 03/26/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Ordiziako Eroski Red Txartelarekin finantzatutako edo epekatutako erosketa egin nuen martxoan. Hileroko amortizazio-ordainagiria (lehenengoa behintzat) gaztelaniaz baino ez dut jaso: "Detalle operaciones límite interno", "Liquidación de sus operaciones con otras modalidades de pago", atzealdeko publizitatea... Dena gaztelaniaz baino ez. Ez zidaten aukerarik eman inongo unetan informazio hori zein hizkuntzatan jaso nahi nuen hautatzeko; erosketa bera euskaraz izan zen.

behatokia

Ar, 05/05/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Altsasuko herritarra naiz eta berriki Eroskiren Iruñeko hipermerkatuko publizitatea jaso dut etxeko postontzian, "Viva San Fermin Gora" izenekoa. Informazioa ez dago euskaraz idatzia. Dagoen bakarra azaleko leloa da eta ez da zuzena, "Gora San Fermin" izan beharko lukeelako.

behatokia

Og, 07/02/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Beste supermerkatu askotan ez bezala, Ordiziako Eroskik bezeroon hizkuntza eskubideak errespetatzen ditu langileei dagokienez behintzat. Nik harremana izateko aukera izan dudan langile gehientsuenek euskara menperatzen dute eta hori poztekoa da. Eskerrik asko eta zorionak!

behatokia

La, 09/12/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroskiren marka zuri bezala ontziratutako hegaluzea erosi dugu; kristalezko potean ontziratua eta tapan ondokoa dio "Bonito del Norte en aceite de oliva". Bizkaiko enpresa batek, Conservas La Gaviota-k, ekoiztutako produktua da. Etiketa ez dago euskaraz idatzia. Gainera, ez dute Bizkaiaren izendapen ofiziala errespetatu. Ondoko erabakia hartu dugu: etiketa euskaratu arte ez dugu produktu hori berriz erosiko.

behatokia

Al, 10/12/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Donostian, Gros auzoan dagoen Eroskin erosketa egin nuen eta ordaindu ondoren zozketa baterako txartela eman zidaten. Txartela ez zegoen euskaraz, gaztelera hutsean baizik.

behatokia

La, 11/14/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroskik zozketa antolatu du azaroan. Erosketarekin batera txarteltxo bat ematen dute norberaren datuak jartzeko. Ez dago euskaraz. Aretxabaletako Eroskin eta Arrasateko Eroskin, bietan txartel berdina eman didate.

behatokia

La, 11/21/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Tolosako Nafarroa Etorbideko Eroski City supermerkatura joan eta kutxan zegoen langileak ez nau euskaraz artatu.

behatokia

Ar, 12/01/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Etxean jaso dugun Eroskiren propaganda liburuxka ez dago ele bietan, gaztelania hutsean baizik.

behatokia

La, 12/05/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Zarauzko Eroski saltokira joan nintzen eta kaxan ordaintzerakoan euskaraz ezertxo ez zekien emakume bat tokatu zitzaidan.

behatokia

La, 12/05/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Garbera merkataritza gunean dagoen Eroski saltokiko bozgorailuetatik hiru minutuko tartean hiru aldiz eskatu dute automobil bat mugitzeko eta hiruretan gaztelania hutsez hitz egin dute.

behatokia

Al, 12/14/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Garbera merkataritza guneko Eroski saltokiaren ordainlekuan gazteleraz eskaini didate arreta.

behatokia

Ar, 12/15/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Ohartu naizenez, Eroskiko arroza ekologikoaren pote honetan akats bat dago euskarazko etiketan: "lehen kategoriakoak".

behatokia

Ar, 01/05/2016 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Eroskiko Inbestitzaileen Klubetik gaztelania hutsean jaso dut otsailetik apirilera bitarteko deskontu sorta.

behatokia

Al, 01/18/2016 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

Idoia oinetakoak

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 943253099
Helbidea Nagusia 13 · 20230 · Legazpi
Balorazioa

Idoia oinetakoak

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 943253099
Helbidea Nagusia 13 · 20230 · Legazpi
Balorazioa

BABY

Posta-e. helbidea babyzumarraga@gmail.com
Webgunea
Telefonoa 943721264
Helbidea Piedad 15 · 20700 · Zumarraga
Balorazioa

Tximak Ileapaindegia

Posta-e. helbidea peluqueriatximak@gmail.com
Webgunea
Telefonoa 943 73 17 99
Helbidea Nafarroa 1 · 20230 · Legazpi
Balorazioa

MAITE harategia

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 945301270
Helbidea San Juan plaza, 6 · 01200 · Agurain
Balorazioa

IKASTOOLS Denda

Posta-e. helbidea
Webgunea https://www.facebook.com/Ikastools/
Telefonoa 620719669
Helbidea Kale Nagusia, 22 · 01240 · Alegria-Dulantzi
Balorazioa