EiTB

43.2632283, -2.9530707

Balorazioa

15 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.

Arloa
Arloa
Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
48013
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

ETB3 katean urtarrilaren 2an 10:30etik 11:00ak arte emititu ziren marrazki bizidunen saioan ez zetorren bat irudia eta entzuten zena. Gutxienez 7 segunduko tartea zegoen eta oso oso zaila zen jarraitzea.

behatokia

Az, 01/02/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Igande iluntzean ETB1en emititzen duten ATSUAK umore saioan gaztelania erabiltzen dute barra-barra, umorea erdararik gabe posible ez balitz bezala, eta euskaldunak irrigarri utziz.

behatokia

Ig, 01/20/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Maiatzaren 9an EITBko Euskadi Directo programakoak etorri ziren Aretxabaletara erreportaje bat egitera eta udaletxeko 3 lagun izan ginen elkarrizketatuak. Nik kazetariaren gaztelerazko galderei euskaraz erantzuteko hautua egin nuen, jakin arren programa ETB2n ematen dela, baina, jakinda ere erreportajea zuzenean ez zela emititzen eta, hortaz, nik esandakoak azpititulatzeko aukera zutela. Hala ere, erreportajean nik esandakorik ez zuten txertatu (bai, ordea, beste bi lagunena, gazteleraz egin baitzuten).

behatokia

Og, 05/09/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

ETB2ko gaueko albistegian Iruñeko sanferminetara agertutako hainbat ipar euskal herritarren adierazpenak jaso dituzte eta une horietan, gorrendako azpidatzietan, "(ininteligible)" berba ipini dute.

behatokia

Or, 07/12/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gasteizko V. Telebista Jaialdiaren webgunea <http://www.festivaltelevisionyradio.com&gt; erdara hutsean dago. Jaialdiaren Facebook <https://www.facebook.com/FesTVal&gt; eta Twitter <https://twitter.com/festval&gt; orrialdeetan ere euskara eta euskaldunok ez gaituzte batere kontuan hartzen. Euskal Irrati Telebista da jaialdi honetako gonbidatzailea. Besteak beste, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak babesten dute ekimena.

behatokia

Ar, 09/03/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Maiatzaren 2an, euskara hutsean emititzen duen euskal irrati publiko bakarra dugun Euskadi Irratiko Faktoria saioan ordu erdiko tartean (10:etatik 10:30etara) ETB-2ko saio berriei buruzko bi iragarki txertatu zituzten gaztelania hutsean: bat Euskadi Movie saioaren itzulerari buruzkoa eta bestea Errenterian egingo den Conquistour saioa iragartzekoa.

behatokia

Or, 05/02/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

ETBk zuzendari berria du uztailaren hasieratik. Eduardo Barinagak bikoizketak egiteari utzi eta aurrerantzean ETBn zinea jatorrizko bertsio azpidatzian emititzea erabaki du. Gauzak horrela, euskararen presentzia murriztu egingo da euskara hutsean emititzen duen telebistako kate publiko bakarrean.

behatokia

Ig, 08/17/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Abuztuaren 25ean, ETB1ek aurrez iragarri gabe zegoen Happy Feet 2 (Pinguino dantzariak/Rompiendo el hielo2) filma eman zuen gaueko 22:25etan. Filmak abestiz osatutako zenbait pasarte ditu eta narrazioa jarraitu ahal izateko azpidatzien bidez itzulita ageri ziren horietako batzuk. Azpitituluen letra-tamaina oso txikia zen, ordea, eta aukeratutako letra motak ez zuen biribilketa nabarmenik. Azpidatzitako zinea ikusten ohituta nago, baina hala ere, zailtasunak izan nituen azpititulu horiek irakurtzeko.

behatokia

Al, 08/25/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

EITB euskarak irrati eta telebista kate publiko eta kalitatezkoak izan zitzan jaio zen, baina atzerritik "ETB Zuzenean" ikusi nahi dugunok, programazioaren gehiengoa erdaraz dela onartu behar dugu, Hitzetik Hortzera eta kirol emanaldiren bat salbu. Euskarak denbora tarte hobe eta esanguratsuagoa izatea gehiegi eskatzea al da?

behatokia

Ig, 12/07/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Etxera iritsi eta Gaur Egun 2 albistegia ikusteko asmoa nuen, Londreseko 23:15, Euskal Herriko 00:15etan. Nahieran-en sartu eta konturatu naiz euskarazkoak ez zeudela oraindik ikusgarri, eta bai, ordea, gaztelaniazkoak. Euskarazkoak erdarazkoak baino ordubete lehenago bukatzen dira, beraz, denbora gehiago edukiak sarera igotzeko, baina hala ere, ezer ez.
p.d. Euskal Herriko 01:00ak eta oraindik euskarazkoa ez dago ikusgarri.

behatokia

Or, 07/03/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Gaurko Gaur Egun 1 saioan Mikel Aranburu, Nafarroako Gobernuko kontseilaria gaztelaniaz hitz egiten atera dute. Euskalduna izanik, nola egiten ahal dute hori?

behatokia

Ar, 09/29/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

ETB3n Cola Cao-ren iragarkia ez dute euskaraz ematen. Euskarazko katea bada eta beste iragarki batzuk euskaraz badaude, zergatik hau ez?

behatokia

Ar, 09/29/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

EITBk helbide elektronikoak aldatuko dituela jakinarazteko mezua bidali didate, gaztelania hutsean

behatokia

Az, 12/23/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Urtarrilaren 11n ETB1 katean gaueko 10:30ean eskaini zuten filmea gazteleraz izan zen.

behatokia

Al, 01/11/2016 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

ETB1ean gaztelania hutsean ari dira filme bat emititzen (2016ko urtarrilaren 11n).

behatokia

Al, 01/11/2016 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

UREDER ESTETIKA ZENTROA

Posta-e. helbidea info@urederestetika.com
Webgunea http://urederestetika.com/
Telefonoa 943533082
Helbidea ELIZKALE 19 BAXUA · 20700 · ZUMARRAGA
Balorazioa

FONTANERIA J.M.ETXEBERRIA S.A.

Posta-e. helbidea etxeberria@fontaneriaetxeberria.com
Webgunea http:/fontaneriaetxeberria.com
Telefonoa 943720869
Helbidea IPEÑARRIETA 11 · 20700 · URRETXU
Balorazioa

EROSKI bidaiak

Posta-e. helbidea
Webgunea https://www.viajeseroski.es/oficinas/agencia-viajes-eroski-agurain
Telefonoa 945312560
Helbidea Fueros kalea, 8 · 01200 · Agurain
Balorazioa

AMBAI estilistak

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 945312339
Helbidea Erreka plaza 1 · 01200 · Agurain
Balorazioa

EAJ-PNV HONDARRIBIKO BATZOKIA

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea · 20280 · Hondarribia
Balorazioa