EHU - EUSKARA ETA ELEANIZTASUNEKO ERREKTOREORDEA

43.3267036, -2.990057

Balorazioa

11 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.

Arloa
Arloa
Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
48940
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

Herritarra EHUko Tituluen Bulegora joan zen (masterren tituluetaz arduratzen dena), Leioan, martxoaren 15ean, eguerdiko 12:00ak aldera. Ezin izan zuen euskaraz egin, egokitu zitzaion langilea ez zelako euskalduna. Lehenago ere telefonoz saiatu zen behar zuen informazioa euskaraz jasotzen, eta ezin izan zuen.

behatokia

Or, 03/15/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arabako campusean, Lascaray Ikergunea delakoaren atzeko aldean, EHU eraikitze-lanak egiten ari da, hain zuzen Gizarte eta Giza Zientzietako Ikergunea delakoa. Bada, bertan "salida de camiones" erdara hutsean dioten bide-seinaleak daude: bata, obretarako atean, eta bestea, bertan dagoen aparkaleku publikoko irteeran. Lanen sustatzailea EHU bera da, bertan ageri den kartel batek ageri duen informazioaren arabera.

behatokia

Ar, 09/17/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

EHUren Letren Fakultateko (Gasteiz) idazkaritzan, ikasketen ziurtagiria eskatzeko, erdara hutsezko eskabidea sinarazi didate; nahiz ahozko tratua euskara hutsean izan dugun.

behatokia

Or, 10/18/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

EAEko Euskal Herriko Unibertsitateak erdara hutsean ipini du iragarkia Sud Ouest egunkarian, urriaren 2an, asteazkenean. Erantsita doakizue iragarkiari egindako argazkia.

behatokia

La, 10/05/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bilboko euskarazko injinerutzako ikaslea naiz eta euskal ikaslea izanda bertan bizi dugun egoera salatu nahiko nuke; izan ere, gure zenbait irakasle ez da euskaldun eta, hortaz, hainbat ikasgai eman gabe gelditzen dira. Bestalde, erabiltzen ditugun liburuetako batzuk gaztelania hutsean daude eta euskaraz direnak, zenbait kasutan, itzulpen kaxkarrak dira. Teknologia Elektrika II ikasgaiko irakaslerik ez dugu eta, beraz, azterketa euskaraz egiteko aukerarik ere ez.

behatokia

Az, 12/11/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Urriaren 20ean Master eta Doktoregoko idazkaritzara joan nintzen zalantza batzuk argitzera. Sartzean "arratsalde on" esan eta hurbilen neukan langilearengana jo nuen. Euskaraz berba egin nion eta berak gaztelaniaz egitea eskatu zidan. Langile bi zeuden, besteak ere ez zekien euskaraa? Bestea euskalduna bazen, zergatik ez ninduen berak artatu? Beti euskaldunok exijitu behar ditugu gure eskubideak?

behatokia

Al, 10/20/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Leioako Zuzenbideko ikasleak abokatu izateko Abokatutza Masterra egin behar dute, baina ez zaie euskaraz egiteko aukerarik eskaintzen Euskal Herriko Unibertsitatean. Masterraren zati txiki bat besterik ez da euskaraz ematen. Nola da posible ikasketak euskaraz egin ondoren hori bermatuta ez egotea?

behatokia

Og, 12/18/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

HIZNET graduondokoa (EHU) egin nuen iazko urtean, eta aurten titulu eskaera egitea zegokidan. Egin nuen, bada, eskaera (euskaraz, noski) eta erantzuna gaztelera hutsean egin zidaten. EHU erakunde publikoa izanik, informazioa euskaraz ere helarazi behar du.

behatokia

Or, 01/16/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Goizeko 10:20 inguruan EHUko irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordetzara deitu (946012192) eta Ana Isabel Magro langileak hartu zidan telefonoa. Ni euskaraz aurkeztu eta azalpenak ematen hastean ondokoa esan zidan: "A ver, a ver a ver, ...en castellano". Ez mesedez eta ez ezer.
Eguneroko ogia da EHUko zerbitzuetan euskaraz komunikatzeko gai ez direnak aurkitzea. Eta "dakiten" askoren maila ere oso oso eskasa da.

behatokia

Or, 02/13/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

EHUren Kulturbasque Twitter kontuak oso gaizki idatzita bidaltzen ditu euskarazko mezuak. Askotan komunikatu nahi duena ulertezina da.

behatokia

Ar, 05/26/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

EHUko Gasteizko Letren Fakultateak antolatutako Egresatuen Graduazioko Ekitaldira joateko gonbidapena jaso genuen joan den astean. Letren Fakultateko Dekanoak, Hezkuntza Saileko Unibertsitate Zuzendariak, Arabako Campuseko errektoreordeak eta Gasteizko Udaleko ordezkariak hartu zuten hitza hurrenez hurren. Ekitaldia aurrera joan ahala, nire hasierako ilusioa zapuzten joan zen, espainiera izan baitzen hizkuntza nagusia hasieratik bukaeraraino. Izan ere, euskaraz itxura egiteko lauzpabost esaldi bota ondoren, beste erretolika ia guztia Cervantesen hizkuntzan egin zuten hizlari guztiek.

behatokia

Og, 06/25/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

CLIP Akademia

Posta-e. helbidea info@centroclip.com
Webgunea http://www.centroclip.com/
Telefonoa 945400727
Helbidea Martinostea kalea 3 · 01240 · Alegria-Dulantzi
Balorazioa

HAUR ESKOLA Agurain

Posta-e. helbidea agurain.agurain@haurreskolak.net
Webgunea http://www.haurreskolak.eus/centro?id=235
Telefonoa 945301293
Helbidea Galzar kalea, 2 · 01200 · Agurain
Balorazioa

GAUR akademia eskolarako laguntza

Posta-e. helbidea academiagaur@gmail.com
Webgunea https://www.academiagaur.es/
Telefonoa 656 737 143
Helbidea Ortubitarte kalea, 5 · 01240 · Alegria-Dulantzi
Balorazioa

YOGA DEVI eskola

Posta-e. helbidea
Webgunea https://www.facebook.com/yogadevi.eskola
Telefonoa 685709893
Helbidea Fortaleza kalea, 13 · 01240 · Alegria-Dulantzi
Balorazioa

DULANTZI IKASTETXEA

Posta-e. helbidea 010002aa@hezkuntza.net
Webgunea http://www.dulantzilhi.hezkuntza.net
Telefonoa 945420011
Helbidea Aiala kalea, 18 · 01240 · Dulantzi
Balorazioa

ARAIA Herri Eskola

Posta-e. helbidea idazkaria@araiaherrieskola.eus
Webgunea http://araia-eskola.blogspot.com
Telefonoa 945318520
Helbidea Santsaerreka, 9 · 01250 · Araia
Balorazioa