DURANGOKO UDALA

43.1671465, -2.6320939

Balorazioa

18 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
48200
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

Durangoko San Fauste auzotik Astolaranzko bidean urtarrilaren 9an jarrita zegoen bide-seinalea gaztelania hutsean zegoen. Honela zioen: "Carril cortado".

behatokia

Az, 01/09/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko igerilekuetan aldagelen eremutik igeriontzien aldera igarotzeko sarbidean pare bat kartel daude “Prohibido el paso” diotenak biak gaztalania hutsean.

behatokia

Az, 01/16/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko Montorreta kalea trafikoari guztiz itxita egon da luzaroan. Kalea erabat itxi zutenetik erdara hutsezko bide-seinale bat dago, “Atención/Carretera cortada” dioena. Abenduan kexa egin nuen arren, gaur, ia zazpi hilabete igarota, seinaleak bere horretan jarraitzen du.

behatokia

Or, 06/21/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko San Roke auzoan erdara hutsean dago “calle cortada por obras” dioen seinalea .

behatokia

Ar, 10/01/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko San Roke auzoan Erdara hutsean dago bidea moztuta dagoela adierazten duen seinalea. Honela dio: “Calle cortada por obras”. Hilabete eta erdi igaro da kexa egin nuenetik eta seinale horrek bere horretan segitzen du.

behatokia

Ig, 11/17/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Zaindu deritzon ekimenaren (Durangoko Udalak eta Durangaldeko Mankomunitateak bultzatutakoa) iragarkia erdara hutsean agertu da gaurko Deia egunkarian, hain zuzen, Hemendik Durangaldea gehigarrian. ---Gehigarri hori dohainik ere banatzen da, astekari moduan, Durangaldeko hainbat saltoki eta gune publikotan---.Programak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa ere badu.

behatokia

Og, 11/21/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko Landako II udal kiroldegiko aldageletan garbitzaileek betetzen dituzten fitxak, erabiltzaileok ikusteko moduan daudenak, erdara hutsean daude.

behatokia

Ar, 12/03/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko Udalak erdara hutsean argitaratu du orrialde osoko iragarkia, koloreetan, Crónicas del Duranguesado hilabetekarian (2014ko otsailekoa). Agerkaria gaur (2014-02-14) banatu dute Durangaldeko zenbait herritan eta Zornotzan, dohainik, etxeetako postontzietan.

behatokia

Or, 02/14/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko Landako II udal kiroldegiko tabernariek ez dakite euskaraz eta kiroldegia berria da.

behatokia

Ar, 05/20/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

San Agustin Kultur Guneak (Durangoko Udala) orrialde biko publizitatea argitaratu du gaur, ekainak 28, zapatua, erreportaje formatua emanda, Deia egunkarian, koloreetan, erdaraz.

behatokia

La, 06/28/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

TAO araudia hausten duten autoak eroateko Durangoko udalak duen garabiak honako errotulu zabarra dauka: "Garabiautoen udal zarbitzua". Jakina, gaztelaniazko testu baliokidea zuzen-zuzena da. Euskara eta euskaldunok beste behin kaltetu, sarritan bezala.

behatokia

Or, 10/24/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangon, Juan Itziarkoaren auzuneko etxe-multzoetarik behekoan fatxada konpontzen ari direla-eta, Larrasoloeta kale aldeko aparkalekuak okupatzen ari dira eta hiruzpalau kartel berdin ipini dituzte, denak erdara hutsean: "No aparcar / Obra en fachada con licencia / Se avisa grúa". Euskaldunok baztertzen baikaituzte, aparkatu genezake bertan, eta alegatu eurek kontuan hartzen ez bagaituzte, ea zilegitasunik duten guri eskakizunik egiteko? Aski da. Udalak ezin die gogorarazi enpresei legedia betetzeko dagoela? Udalak berak ezin litzake kontuok zaindu? Udal jagole edo agente zibiko direlakoek eta udaltzainek, gainontzeko ordenantza eta arauak betearazten dituzten modu berean? Ala euskara kontuak eta euskaldunon hizkuntz eskubideak bete eta betearaztea aukerakoa da?

behatokia

Or, 11/21/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko Udalak (edo udal gobernuan den alderdiak?) erdara hutsean argitaratu du publizitatea Durangon www.durangon.com albistegi digitalean. Honatx esteka: http://www.durangon.com/la-hora-de-hacer-balance-_es_0_15_8965.html

behatokia

La, 12/27/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko udal kiroldegiko tabernan euskara ulertu ere egiten ez duten beharginak egoten dira atenditzen. Ez da kontu berria. Kiroldegia, berria, zabaldu zenetik gertatzen da. Ikusten dut, baina, langile berria dagoela egunotan, hau da, ez dutela arazoa konpontzen. Herritar euskaldunek komeriak ezer eskatzean. Atzenean jendeak gaztelaniaz egin behar, euskaraz egin gura izan arren.

behatokia

Og, 02/05/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangon, Juan Itziarkoaren auzuneko etxe-multzoetarik behekoan fatxada konpontzen ari direla-eta, Larrasoloeta kale aldeko aparkalekuak okupatzen ari dira eta hiruzpalau kartel berdin ipini dituzte eta ez daude euskaraz idatziak: "No aparcar / Obra en fachada con licencia / Se avisa grúa". 2014ko azaroan ere egoera salatu nuen, baina kartelek berdin-berdin jarraitzen dute otsailaren 8an.

behatokia

Ig, 02/08/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko Aliendalde industrialdean "Tanatorio / Crematorio" aurkian zein ifrentzuan dioen bide-seinalea dago.

behatokia

Az, 03/11/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durangoko Landako II udal kiroldegiko tabernan hainbat egunkari dituzte (Correo, Deia, Gara eta Mundo Deportivo) baina tartean Berriarik ez. Duela egun gutxi zabaldu dute beste kudeatzaile batzuek, hainbat hilabetez zarratuta egon ostean. Lehen ere Berriarik ez, Correo baino ez. Udalak ez ote du hizkuntza irizpiderik? Kudeatzaile berriei taberna esleitzeko lehiaketan halakorik ez da kontuan hartu? Konponduko dute eta euskaldunok diskriminatzeari utziko, ala segiko dute, udalaren izenean, herritar guztion administrazioaren izenean, erdal prentsa (baino ez) bultzatzen? Euskaldun herritarrok eskubiderik ez?

behatokia

Ig, 09/06/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Durango Eraikitzen udal enpresak erdara hutsean argitaratu du iragarkia gaurko Correo egunkarian.

behatokia

La, 10/31/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

Bedaio

Posta-e. helbidea bedaio@guyhf.com
Webgunea http://bedaio.eus
Telefonoa 124567889
Helbidea Kale bakarra 1 · 12345 · Nedaio
Balorazioa

Lautadako Turismo Zerbitzua

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea http://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945302931
Helbidea Kale Nagusia, 7 · 01200 · Agurain
Balorazioa

Dulantziko Kultur Etxea

Posta-e. helbidea casacultura@alegria-dulantzi.net
Webgunea http://www.alegria-dulantzi.eus/es/ficha-98-CASA_DE_CULTURA_Micaela_Portilla.html
Telefonoa 945 420 830
Helbidea Herriko enparantza, 2 · 01240 · Alegria-Dulantzi
Balorazioa

ARRAZPI BERRI Kiroldegia Araia

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 945304888
Helbidea Ilarduibide, 2 · 01250 · Araia
Balorazioa

ARAIAKO LIBURUTEGIA

Posta-e. helbidea aasparrena.biblioteca@ayto.araba.eus
Webgunea
Telefonoa 945314642
Helbidea Ilarduibide, 6 behea · 01250 · Araia
Balorazioa

LAUTADAKO Kuadrila

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea https://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945 301 200
Helbidea Langarikara bidea plaza, 4 · 01200 · Agurain
Balorazioa