BIZKAIKO FORU ALDUNDIA - OGASUN ETA FINANTZA SAILA

43.2632283, -2.9530707

Balorazioa

14 botu jasota, bataz besteko balorazioa: 1.

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Posta Kodea
Posta Kodea
48009
Helbidea

root

Or, 05/25/2018 - 12:34

  • Argitaratua

Iritziak

Maiatzaren 15ean, goizean, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Saileko 901.503.000 telefonora deitu nuen kontsulta bat egiteko. Euskaraz artatua izateko aukera zapaldu nuen telefonoan eta langile erdaldunak erantzun zidan. Nik euskaraz egin nahi nuela esan eta itxoiteko esan zidan. Luze itxoin ondoren, "¿Qué desea?" galdetu zidan beste langile batek. Euskaraz artatua izateko ari nintzela zain esan nion eta honek: "No va a ser posible" erantzun zidan. Ondorioz, ezin izan nuen kontsulta egin.

behatokia

Az, 05/15/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bizkaiko Ogasunaren bulegora informazio eske joan nintzen. Lau mahaitatik igaroarazi ninduten, eta lau horietatik bakarrak zekien euskaraz, nahiko gaizki hala ere, eta bion hobe beharrerako gaztelaniaz egiteko eskatu behar izan nion.

behatokia

Or, 03/01/2013 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Tasa batzuen gaineko errekurtsoa euskaraz aurkeztu nuen Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Gaztelania hutsean jaso dut Ogasun eta Finantza Saileko Erroldaren Kontrol eta Udal Zergen Zerbitzutik bidalitako erantzuna. Idazkia irakurrita, susmoa dut ez dutela helegitean adierazitakoa ulertu.

behatokia

Og, 02/12/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Hilaren 12an Bizkaiko Foru Ogasunera deitu nuen, zenbait kontsulta egiteko, 901 502 000 telefonora, birritan. Telefonoko lokuzioak aukera ematen digu herritarroi hizkuntza hautatzeko, baina bi aldietan eta langile diferenteek telefonoa hartuta, biek agurtu ninduten erdara hutsean. Gero batarekin zein bestearekin euskaraz egin ahal izan nuen: batari, 'euskaraz bai?' galdetuta lehenik eta behin; eta, besteari, euskaraz segituaz, gehiagoko barik. Zergatik erantzuten digute erdara hutsean atentzioa euskaraz izan dadin aukeratzen dugun herritarroi?

behatokia

Az, 03/12/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Aurreko apirilaren 22an Bizkaiko Foru Aldundiko telefonora deitu nuen errenta aitorpenari buruzko argibideak eskatzeko. Erantzungailu automatikoan euskaraz atenditua izateko eskaria egin nuen, baina telefonoa hartu zidan neskak erdaraz egiteko eskatu zidan. Euskaraz atenditua izan nahi nuela adierazi nion eta denbora luzea eman behar izan nuen euskaldun batek nire zalantzak argitu zizkidan arte.

behatokia

Ar, 04/22/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bizkaiko Ogasunak Durangon duen bulegora joan naiz errenta-aitorpena eroaten. Bertan egokitu zaidan beharginarekin erdaraz egin behar izan dut, ez baitzekien euskaraz edota euskaraz egin gura ez zuelako, eta gogo handirik ez nuelako berriro ere itxaroteko edota borrokarik egiteko.

behatokia

Or, 05/09/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bizkaiko Ogasunak Durangon duen bulegoan harreragile-lanak egiten segurtasun-zaindari bat dute. Ez dakit euskalduna den, kontua da gaztelaniaz besterik ez duela egiten, besteak beste atetik sartzen den ia orori laguntzen dio txanda hartzeko makinatxoan zein botoi sakatu behar duen esaten. Txanden pantailatxoan aldian-aldian ageri den txanda-zenbakia inork ba ote duen ere erdara hutsean galdetzen du, e.a., e.a, euskara eta herritar euskaldunak esistituko ez bagina bezala.

behatokia

Or, 05/09/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bizkaiko Ogasunak Durangon duen bulegora joan naiz errenta-aitorpena eroaten. Paperetan ipini didaten zigiluak data gaztelaniaz baizik ez du ageri.

behatokia

Or, 05/09/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bizkaiko Ogasunak Durangon duen bulegora joan naiz errenta-aitorpena eroaten. Informazio-oholean bospasei ohar ipinita dituzte, horietarik hiru bat gaztelania hutsean.

behatokia

Or, 05/09/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Deitu dut 901502000 telefonora katastroko kontsulta bat egiteko eta prozedura guztia pasatu ondoren eta nire baldintza bakarra euskaraz hitz egitea izanik, pasatu didate pertsona batekin euskaraz ez zekiena. Ez dut berarekin hitzik egin eta nire galdera da: Zelan da posible 2014. urtean lan publiko baten , jendeari arreta ematen dioten leku baten Diputazioak langile erdaldun soilak izatea.

behatokia

Ar, 11/11/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Elkarte berri batean parte hartzen dugu eta kide bat Aldundira joaterakoan IFZ eskatzeko inprimaki eta karpetak gaztelania hutsean eman zizkioten. Gure elkartetik joan zen pertsona ez da euskalduna eta gaztelaniaz eskatu zien, baina ez zioten galdetu ea inprimakia zein hizkuntzatan nahi genuen. Estatutuak euskara hutsean ikusi zituzten eta hala ere, gaztelania hutsean eman. Ba dago beste ale bat euskaraz baina ez dute eskaintzen. Inprimakiak bereizten direnean, ezin dena da gaztelaniazkoa barra-barra zabaldu eta euskarazkoa espreski eskatzen dutenei baino ez uztea.

behatokia

Og, 12/18/2014 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Atzo arazoa izan genuen Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko 036/037 ereduarekin. Aldundiaren programa informatiko horrek akats piloa ditu euskarazko bertsioan eta alta eman beharrean baja ematen du. Azkenean erdaraz bidali behar izan dugu formularioa.

behatokia

Az, 03/25/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailera joan naiz. Bertan bi inprimaki eskatu ditut, 036 eta 600. Inprimakiak saltzen zegoenarengana hurbildu eta "Seiehun" eta "Hogeitamasei" esanda ez du ulertu. Errepikatu ondoren "Seiehun" ulertu du "Ah, seiscientos". "Si y el 36" erantzun diot. Langileak inprimakiak eman dizkit. Nire harridurarako, 036 erdara hutsean zegoen. Orduan euskarazkoa eskatu diot. "No hay" erantzun dit. Ondoko langileak entzutean zera esan dio: "Sí, sí hay". Azkenean, alboko langilea, libratu da eta hari esker euskaraz egin ahal izan dut. Hala ere, kanpoko kartulina gabe geratu naiz erdara hutsezkoa baino ez zutelako.

behatokia

Ar, 03/10/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailera joan naiz gaur goizean. Herritarrei sartzen laguntzeko dagoen segurtasuneko langilea (une oro herritarrekin hizketan ari dena, sartzeko txarteltxo bat atera behar delako eta irteterakoan ere aurkeztu behar delako) erdalduna zen eta gauza sinpleena galdetuta ere ez du erantzuten jakin.

behatokia

Ar, 03/10/2015 - 00:00

Ados ala ez

Ez da boturik jaso oraindik.

Arlo bereko beste erakunde batzuk

Lautadako Turismo Zerbitzua

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea http://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945302931
Helbidea Kale Nagusia, 7 · 01200 · Agurain
Balorazioa

Dulantziko Kultur Etxea

Posta-e. helbidea casacultura@alegria-dulantzi.net
Webgunea http://www.alegria-dulantzi.eus/es/ficha-98-CASA_DE_CULTURA_Micaela_Portilla.html
Telefonoa 945 420 830
Helbidea Herriko enparantza, 2 · 01240 · Alegria-Dulantzi
Balorazioa

ARRAZPI BERRI Kiroldegia Araia

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa 945304888
Helbidea Ilarduibide, 2 · 01250 · Araia
Balorazioa

ARAIAKO LIBURUTEGIA

Posta-e. helbidea aasparrena.biblioteca@ayto.araba.eus
Webgunea
Telefonoa 945314642
Helbidea Ilarduibide, 6 behea · 01250 · Araia
Balorazioa

LAUTADAKO Kuadrila

Posta-e. helbidea info@arabakolautada.eus
Webgunea https://www.arabakolautada.eus/
Telefonoa 945 301 200
Helbidea Langarikara bidea plaza, 4 · 01200 · Agurain
Balorazioa

AGURAINGO JOLASTOKIA

Posta-e. helbidea
Webgunea
Telefonoa
Helbidea Fueros kalea, 17 · 01200 · Agurain
Balorazioa