Altsasuko Aralarko Mikel Donea I Institutuko zuzendaritzak ikasturte hasierako talde bilerara (D ereduko taldea) deitu gintuen gurasoak urriaren 22an. Bilera hasieran taldearen tutoreak gaztelaniaz zuzenduko zitzaigula jakinarazi zigun eta power point bidez ikusi ahal izango genuela informazioa euskaraz, bilera gehiegi ez luzatzearren. Ez zigun bilera zein hizkuntzatan egin guztion artean adosteko aukerarik eman, erdara inposatu zuen eta kitto. Bitxia izan zen gainera, bilera hasi bitartean euskaraz zuzendu baitzitzaigun une oro eta guraso batek ere ez baitzuen azaldu eragozpenik. Altxatu eta alde egitekotan egon nintzen Ez zitekeen bilera euskaraz egin eta power pointeko informazioa gaztelaniaz eman? Bistakoa zen guraso gehienek ulertzen genuela euskaraz. Horrela egiten du Altsasuko institutuak euskararen normalizazioaren alde? Urtean behingo euskararen egunarekin?