44.8364429, -0.5893574
Iritziak
Akitania eskualdearen webgunean, informazioa euskaraz…
- Saioa hasi edo izena eman komentarioak eransteko
Akitaniako eskualdeak gaztelania hutsean argitaratu du hainbat…
Akitaniako eskualdeak gaztelania hutsean argitaratu du hainbat orrialdetako turismo-publizitatea, martxoaren 13an, El Correo egunkarian. Hainbat artikulu dira eta batzuk Euskal Herriari dagozkio (Miarritze, Baiona, Donibane Lohizune, Sara, Azkaine, Larrun...).
Gainera, ez dut ulertzen zer dela-eta Hego Euskal Herrirako argitalpen gaztelaniazko batean Iparraldeko euskal toponimoak frantsesez argitaratzen dituzten. Hau da, gaztelaniazko testu baterako Baionak badu gaztelaniazko kidea: Bayona; Donibane Lohizunek: San Juan de Luz; eta hala idatzi dituzte; ondo deritzodana. Ostera, Sara eta Azkaine herriek, adibidez, ez dute izen kide gaztelaniazkorik; eta ez dut ulertzen, beraz, zergatik, gaztelaniazko testu baten darabiltzaten 'Sare', 'Ascaïn' eta 'Aïnhoa' forma frantsesak, euskarazkoak erabili beharrean; gainera, kontuan izanik, Euskal Herrirako bertarako publizitatea dela. Larrun mendi-izena behintzat ondo idatzi dute, La Rhune barik.
- Saioa hasi edo izena eman komentarioak eransteko
- Saioa hasi edo izena eman komentarioak eransteko
Akitania eskualdearen webgunean, informazioa euskaraz irakurtzeko aukera jarri dute. Baina euskara al da?
Euskara ene ama hizkuntza izanki, zoritxarrez, ez dut esaldi hauen sentsua ulertzen. Euskarak makina automatiko batetik pasatzea baino tratu hobea merezi du.